Borrar
Musika bandaren lehendabiziko diskoa pasa den urtean atera zen, 'Raggamuffin Kamarada' izenekoa entzun.eus

Gorka Suaia eta Ama Rebel musika taldeak bi abesti eta bideoklip bat kaleratu berri ditu

'Subgrabe Artean' eta 'Selfie ala Hil' abestiak plazaratu dituzte, eta, horrez gain, bigarrenarekin batera sortu duten ikus-entzunezkoa eman dute ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 17 uztaila 2020, 00:01

Comenta

Gorka Suaia eta Ama Rebel musika taldeak bi abesti eta bideoklip bat kaleratu berri ditu. Hala, 'Subgrabe Artean' eta 'Selfie ala Hil' abestiak plazaratu dituzte, eta, horrez gain, bigarrenarekin batera sortu duten ikus-entzunezkoa eman dute ezagutzera.

'Subrgrabe artean' abestiak reggae kutsuko musika du ardatz, gizakiak bizitza osoan barrena duen nostalgia bidelagun izanda, etorkizuna eraikitzearen alde prest egon behar dela beti, alegia. 'Selfie ala hil', aldiz, autoargazki horiek ateratzeko era anitzetaz mintzatzen da, horien aldeko gaur egun dagoen modaz, hain zuzen ere. Era berean, egun gizarteak bizi duen erritmo ero eta azkarrari egiten dio erreferentzia, bizi baino gehiago itxurakeriaren alde egiten dugula aditzera emanez.

Gorka Suaia musikagile gasteiztarrak hip hop eta reggae estiloko musika egiten du batez ere. Kodigo Norte musika taldean hamar urte luzetan ibili ondoren, 2012an bakarlari gisa hasi zen. Kodigo Norte taldearekin lau album plazaratu zituen, eta, kantautore gisa, berriz, 7 disko argitaratu ditu.

2016. urtean Suaia eta Ama Rebel taldea eratu zuen. Zazpi lagunez osatutako taldea da, hainbat musika taldetan parte-hartu duten kidez egindakoa, hala nola, Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark edota The Cherry Boppers.

Taldea ez da musika estilo bakar batera mugatzen, reggae, dancehall, roots, rub-a-dub estiloko musika eskaini egiten baitute. Musika bandaren lehendabiziko diskoa pasa den urtean atera zen, 'Raggamuffin Kamarada' izenekoa. Albuma Roberto Sanchez produktore ospetsuarekin grabatu eta ekoitzi zuten, A-Lone Ark Muzik estudioetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gorka Suaia eta Ama Rebel musika taldeak bi abesti eta bideoklip bat kaleratu berri ditu

Gorka Suaia eta Ama Rebel musika taldeak bi abesti eta bideoklip bat kaleratu berri ditu