Borrar
Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Ricky Rubio, kantxan.

Gerlari ilehoria

Harmailatik ·

Zurrumurruen arabera, Ricky Rubiok San Frantziskoko Warriorentzat joka dezake hurrengo denboraldian eta horrek txapelketaren ateak zabaltzen dizkio katalanari

Igandea, 5 apirila 2020

Comenta

Ilehori gerlarien artean ez dago Son Goku bezalakorik. Hori horrela da. Baina Warrior eta Rubio esaldi berean erabiliko dugula aprobetxatuz, broma egitea aproposa iruditu zaigu. Azken finean, mondongo guzti hau zurrumurrua besterik ez da. 'Rumor has it' abesten zuen Adelek. NBA, munduko beste lehiaketa guztiak bezala, geldirik dago eta zer edo zer egin behar da kirolari buruz informatzen jarraitzeko. Horrela, nora eta noiz joan daitekeen espekulatzen dute Amerikako kazetariek.

Dantza horretan, dama erakargarriena Golden State da. Nola ez. Iaz bigarren postuan geratu ziren eta azken bost urteetan hiru eraztun irabazi dituzte. Horregatik, harrigarria da aurten ligako azkena izango dela jakitea. Berdin denboraldia bukatzen den edo ez. 15 partida besterik ez dituzte aurrera atera. Non geratu da duela gutxi taldekideek ospatutako 72 garaipeneko errekorra?

Ez gara Sherlock Holmes izan behar jokalari berriren bat fitxatu beharko dutela jakiteko. Stephen Curry eta Klay Thompson lesionaturik daudela izan da aurtengo porrotaren arrazoia. Curry koronabirusaren agerpenarekin batera bueltatu zen. Thompson hurrengo denboraldirako espero dute. Baina Splash anaiek bakarrik, Draymond Greenekin batera, ezin dute Kevin Durant eta Andre Iguodalaren irteera ordeztu. Beste izar baten beharra dago, eta, egia esan, D'Angelo Rusell eskualdatu zutenetik dirurik ez zaie falta San Frantziskon.

17 milioi dolar

Hor agertzen da Ricky Rubio faboritoen artean. 17 milioiko koltxoia du Golden Statek lasai egoteko, soldaten limitera heldu aurretik, alegia. Nahikoa katalana arrapatzeko, naiz eta Rubiok Phoenixen bi urteko kontratua duen oraindik. Beste hainbat kandidatu agertu dira ere Estatu Batuetako aldizkarietan, baina taldeko seigarren gizona izateko ez dago Ricky bezalakorik.

Masnoukoak behar den apaltasuna dauka, kalitatea soberan, eta besteek atentzioa deitzen duten bitartean lan isila egiteko gaitasuna ere. Ez da txorakeria pentsatzea, Rubiok azkenean San Frantziskon bukatzen badu, hurrengo denboraldiko seigarren gizon onena bezala bukatzea, eta, zeinek daki, agian NBA irabazten duen hirugarren espainiarra ez den izango. Goi gerlari ilehoriak bezala, horrelakoa da Txinako Munduko Txapelketan MVP saria eraman zuen antolatzailea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gerlari ilehoria

Gerlari ilehoria