Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala bertan behera geratu da
Egitasmoa Abadiñon ospatzekoa zen azaroaren 14an, Saran hirurtekoa gauzatu ondoren
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 5 de noviembre 2020, 17:30
Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa bertan behera geratu da. Izan ere, nahiz eta, Bertsozale Elkarteak nahiz Ikastolen Elkarteak hori gauzatzeko ahal zuten guztia egin, koronabirusaren pandemiaren bilakaera ardatz hartuta, eten behar izan dute azken txanpan. Egitasmoa Abadiñon (Bizkaia) ospatzekoa zen azaroaren 14an, Saran (Lapurdi) hirurtekoa gauzatu ondoren.
Publicidad
Bi antolatzaileek nabarmendu dutenez, azken saioa izan da jorratu ez den bakarra, gainontzeko probak, lurralde historiko ezberdinetakoak, burutu egin baitira, hala nola, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Eskolartekoak.
Gipuzkoako Eskolarteko finala urriaren 16an ospatu zen. Aner Peritz izan zen irabazle eta Naia Arrizabalagak ere Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu zuen.
Arabakoa ere urri hasieran egin zen, Murgian. Bertan Aitor Ugarte eta Eukene De Los Aires izan ziren txapeldun eta txapeldunorde. Bizkaiko Eskolarteko finala, aldiz, urriaren 17an burutu zuten Arrigorriagan, aurretiaz hiru kanporaketa jardunaldi ospatu ondoren. Lurralde historiko honetako lehiaketan Irune Basagoiti eta Leire Vargas sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Halaber, Nafarroakoa Eskolarteko finala pasa den ostiralean, urriaren 30ean, ospatu zuten, Ekhiñe Zapiain eta Bittori Elizalde gailenduz. Azkenik, uztailean Ipar Euskal Herriko Bertsularien Lagunak elkarteak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehiaketa atondu zuen. Han Haira Aizpuruak jantzi zuen txapela eta Irantzu Idoate sailkatu zen bigarren.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión