Borrar
Gelatik irteten lortzeak gure hizkuntza askatzeko balioko du, alienek euren planetara eraman nahi baitituzte euskal adierazpenak.

'Euskal Alien Nazioa' scape rooma Euskararen Etxera itzuliko da datorren astean

Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, «beste areto batean izango da, baina parte hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterio bera argitu beharko dute bertatik atera ahal izateko»

Jueves, 1 de junio 2023

Comenta

Bilboko San Inazio auzoko Euskararen Etxeak 'Euskal Alien Nazioa' ihes-gela berreskuratu du, erabat berritua, ekainaren 5ean «beste atmosfera batean murgilduta» abiatuko dena. Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, 2021ean abian jarritako proiektu hau eten egin behar izan zuten Euskararen Interpretazio Gela berritzeko obren ondorioz. Eta, orain, ekimena arrakasta handia izaten ari zela kontuan hartuta, berreskuratzea erabaki dute. «Beste areto batean izango da, baina parte hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterio bera argitu beharko dute bertatik atera ahal izateko», diote.

Ea zein den argitu beharreko misterioa? Bada, 2155. urtean gaude, eta estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Haien espazio ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke, eta duten helburua argia da: euskara hartu eta euren bizilekura eramatea. Horrela, gelatik irteten lortzeak gure hizkuntza askatzeko balioko du, alienek euren planetara eraman nahi baitituzte euskal adierazpenak.

Esan bezala, ekimenak arrakasta handia izan zuen martxan egon zen bitartean. «Talde asko sortu ziren eta euskaltegi askok parte hartu zuten. Orain beste areto batean egingo dugula, proba pilotu dezente egin ditugu eta oso ondo atera dira», azaldu dute.

Jarduerak ordubeteko iraupena du, eta gehienez sei jokalarik parte har dezakete. Parte-hartzaileek 15 urtetik gorakoak izan behar dute, eta taldean, gutxienez, adin nagusiko pertsona bat egon behar da. Doakoa izango da eta ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan egingo da, 17.30ean, nahiz eta 10 minutu lehenago hurbiltzea gomendatzen den. Erreserbak ekainaren 5etik aurrera egin ahal izango dira.

Izenak berak dioen bezala, jolasaren muina espazio jakin batetik ihes egiteko modua aurkitzea da. Talde lanean oinarritzen den jolasa da; horregatik, ihes gelatik irten ahal izateko guztion artean zenbait jolas eta asmakizun askatu beharko dituzue denbora mugatu batean. Erronka onartzeko prest? Informazio gehiago, hemen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Euskal Alien Nazioa' scape rooma Euskararen Etxera itzuliko da datorren astean

'Euskal Alien Nazioa' scape rooma Euskararen Etxera itzuliko da datorren astean