Borrar
Lana urriaren 30etik azaroaren 3ra bitartean grabatuko da udalerrian bertan. GALDAKAO.EUS

'Erlojupekoa' film laburraren castinga gauzatuko dute Galdakaon

Hala, nahi duen edonork irailaren 2ra bitarte eman dezake izena bertan parte-hartzeko

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 18 abuztua 2021, 20:29

Comenta

'Erlojupekoa' film laburraren castinga gauzatuko dute Galdakaon. Hala, nahi duen edonork irailaren 2ra bitarte eman dezake izena bertan parte-hartzeko. Lana urriaren 30etik azaroaren 3ra bitartean grabatuko da udalerrian bertan. Hauxe Geuretik Sortuak egitasmoaren barnean burutuko da.

'Erlojupekoa' akziozko komedia surrealista izango da, rider bat izango duelarik protagonista, bizikletan enkarguak banatu ohi dituen eta gure egunerokotasunean hain ezaguna bilakatu diren banatzaileen nondik-norakoak aztertzen dituena.

Bira Produkzioko kideak egingo dute lana, beraiek izango direlarik castingaren hautatzaileak. Hala, aktore, figurante eta ekoizle ezberdinak bilatuko dituzte. Irailean bi casting ospatuko dituzte, irailaren 6an eta 7an aktore eta figurante gisa ibiliko diren norbanakoak aukeratzekoa egingo da, eta, irailaren 13an ekoizpen lanetan arituko diren kideak hautatzekoa.

Herria irudikatzen den eszenetarako ezinbestekoa dute herri giroa ahal den hobekien adieraztea. Horretarako, adin, sexu nahiz jatorri ezberdinetako pertsonen bila dabiltza. Hortaz, antzeztea maite dutenek nahiz lehendabizikoz zinemagintzaren esperientzian murgildu nahi dutenentzat aukera paregabea da hauxe.

Castingetan esku hartzeko norbanakoek hautagaitzok erlojupekoa@gmail.com helbidera bidali beharko dute. Bertan parte-hartzaileek aktore figuranteen edota ekoizleen castingean lehiatu nahi duten zehaztu beharko dute. Mezu elektroniko honetan honako gauzak zehaztu behar dira: izena-abizenak, NAN zenbakia, adina, sexua, jaioterria eta telefono zenbakia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Erlojupekoa' film laburraren castinga gauzatuko dute Galdakaon

'Erlojupekoa' film laburraren castinga gauzatuko dute Galdakaon