Borrar
Fotolia

Emakundek enpresetan «berdintasun ezaren inertziari aurre egiteko tresnak» eskatu ditu

Prestakuntza jardunaldia egin da ostiral honetan Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, laneko sexu jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa lantzeko

Zurekin

Ostirala, 17 abendua 2021, 21:09

Comenta

«Enpresek berdintasunaren aldeko neurriak hartu behar dituzte». Hala adierazi du ostiral honetan Izaskun Landaida Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, «desberdintasunaren inertzia oso handia delako» eta horri «aurre egiteko tresnak» behar direlako.

Emakundek antolatutako prestakuntza jardunaldiak laneko sexu jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa lantzeko helburua zeukan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 400 pertsonek jarraitu dute topaketa, aurrez aurre batzuek eta sarean beste askok.

Landaidak bere agerraldian gogorarazi duenez, 2011. urtean, enpresekin eta beste erakunde pribatu batzuekin egindako lanean antzemandako beharrari erantzunez, lan eremuan sexu jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuetan jarraitu beharreko prozedura eredu bat prestatu zuen Emakundek, eguneratu behar izan dena legedi berriaren arabera. Protokolo eguneratua Emakunderen webgunetik deskarga daiteke.

Ildo horretan, Emakundeko zuzendariak mezua helarazi die enpresei: «Enpresan berdintasunaren aldeko neurriak hartu behar dira, desberdintasunaren inertzia oso handia delako eta horri aurre egiteko tresnak behar ditugulako».

Adierazi duenez, tresna horien artean daude laneko sexu jazarpeneko eta sexuagatiko jazarpeneko egoerei aurre egiteko protokoloa; lanpostuak genero ikuspegiarekin baloratzeko aukera ematen duten sistemak, ordainsari desberdinak jasotzen dituzten balio bereko lanik ez egoteko moduan; edo berdintasunari buruzko prestakuntza, enpresetan funtsezko tresna gisa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakundek enpresetan «berdintasun ezaren inertziari aurre egiteko tresnak» eskatu ditu

Emakundek enpresetan «berdintasun ezaren inertziari aurre egiteko tresnak» eskatu ditu