Borrar

Elkarrekin ikusiko ditugu Donovan Mitchell eta Ricky Rubio?

Harmailatik ·

Cavalliersek ligako izarrik oparoenetako baten fitxaketa iragarri dute. Ea katalana beste talde batetara bidaltzen ez duten...

Igandea, 11 iraila 2022, 00:29

Comenta

Udako misterioetako bat irailaren 1ean argitu zen. Badakigu non jokatuko duen Donovan Mitchellek. Liga bukatu zenetik Utah Jazzen jarraituko ez zuela bazekien, eta ez zuen ezkongairik faltan bota. Izan ere, NBAko izar emergenteetako bat da. Baina luze hartu du talde berria aukeratu duen arte.

Bullsak izango zirela esan zen. New York agian. Azken fineal Mitchell han jaio zen, duela 26 urte (aste honetan betetzen ditu). Akordiorik ez zen heltzen eta batzuk pentsatzen hasiak ziren agian denbora gehiegi igaro dela debutatu zuenetik, bere potentzial guztia oraindik ez dugula ikusi eta frankitziak bere talentuaz gehiegi fidatzen omen zirela.

Tontakeriak. Talde berria du eta apostu oso ona da bai bararentzat, bai taldearentzat. Bere patua Cleveland da, LeBronen etxea. 'The King' alde egin zuenetik arrakastaz umezurtz. Cavaliersek Mitchell hartuko dute Collin Sexton, Lauri Markkanen (gorabidean dagoen beste izar bat) eta Ochai Agbajiren truke.

«Donovan Mitchellen fitxaketak NBAko All-Star gazte eta dinamikoenetako bat Clevelandera ekartzeko aukera ikaragarria ematen zigun», esan zuen ohar batean Cavalierseko saskibaloi operazioetako presidenteak, Koby Altmanek. «Hunkituta gaude Donovanen kalibreko norbaitek Cavaliers taldeari ekar diezaiokeen inpaktuarekin, saskiratzeko gaitasunarekin, baina baita taldekideentzat jokaldiak egiteko gaitasunarekin ere», gaineratu du.

Eta hori da kontua orain. Jazzetan igarotako denboran bi gauza argi geratu ziren. Lehena, Mitchellek puntu asko dituela eskuetan. Bere lehen urtean birritan gainditu zituen 40ak eta Carl Malonek baino 20 puntuko partida gehiago egin zituen. Eta Malone jainkoa da Utahn.

Bigarrena, Donovanek taldea play offetako bigarren txandatik haratago eramateko gai ez dela. Berdin da berak errendimendua hobetzea: batez beste 24 puntu ditu liga erregularrean eta 25,5 play offean. Bost axola Rudy Gobert frantziarra ligako defendatzailerik onena izatea. Egia esan, bien arteko kimikarik ezak frankizia hondatu zuen azkenean. Biek uda honetan utzi dute taldea.

Clevelanden, Mitchellek pertsona moduan heltzeko aukera ezin hobea izango du. Hori da seguruenik jokalari gisa lehertzeko falta zaiona. Jokalari gazteen taldera doa, -Darius Garland, Jarrett Allen, edo Evan Mobley bezalako talentu berriak-, baina Kevin Love edo Ricky Rubio bezalako eskarmentu handiko beteranoak aurkituko ditu ere talde indartsu bat egiteko.

Rubio izan liteke gakoa, Cavek ez badute beste donora bidaltzen. Masnoukoa, larri lesionatuta (ez da otsailararte bueltatuko), NBAko mentore perfektua da. Talentua du izarra izateko, eta adimena du taldean rol apal bat hartzeko. Izan ere, patxada horrek sekulako jokalari bihurtzen ditu gaztetxo porrokatuen ego neurrigabeak.

Mitchellek, adibidez, lehiaketa galdu zuen urteko rookie izateagatik Ben Simmonsen aurka (lanean kontzentrazio-arazoak dituane beste bat). Rickyrengandik ikasiz gero, Jayson Tatum promozio ikaskideen mailara iritsiko da. Zihur.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Elkarrekin ikusiko ditugu Donovan Mitchell eta Ricky Rubio?

Elkarrekin ikusiko ditugu Donovan Mitchell eta Ricky Rubio?