Borrar
Iragarkiaren momentu bat. Durangoko Azoka

Durangoko Azokak badu iragarkia!

Ximon Agirrek zuzendu du, Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntzarekin

Leire Larrazabal

Asteazkena, 15 azaroa 2023

Comenta

Hemen da, ate-joka dugu Durangoko Azoka, bere 58. edizioan, 'Fantasia DA!' lelopean. Azkar esaten da, baina argi dagoena da urte mordoa direla, zalantzarik ez. Bi urte barru, sei hamarkada. Eta, hori bai, inoiz baino osasuntsuago. Hau ere garrantzitsua da, izan ere, urteak igaro arren, sendo mantentzen delako eta euskal kulturaren jarraitzaileok gorrian markatuta ditugun datak direlako.

Aurten, Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko da eta berau iragartzeko iragarkia argitaratu da jadanik. Ximon Agirrek kartelerako sortu zuen unibertso fantastikoan murgiltzen da protagonista, errealitate birtualera jauzi eginez, azokaren osagai anitza ezagutzeko: liburuak, diskoak, musikariak, bideojokoak, zinegileak… Izan ere, Durangoko Azoka euskal kulturaren jai erraldoia da.

Hala, Ximon Agirrek berak zuzendu du iragarkia, errealitate birtualean sortutako irudiak oinarri moduan hartuta. Kasu honetan, prozesuan Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntza izan du. Perezek animazioan lan egin du, eta Goikoetxeak animazioan zein musikan.

Izan ere, hiru artistek bideogintzan proiektu ugari jorratu dituzte. Gaur egun bogan dauden hainbat musika talderen bideoklipak lantzen parte hartu dute; Belakok, Lukiek, Verde Prato, Toc eta Xsakara, esate baterako. Oraingo honetan, hiruen irudimena elkartu dute Agirrek, Perezek eta Goikoetxeak, 58. Durangoko Azokaren iragarkia sortzeko. Bestalde, bertan Kattalin Garaizabalek egin ditu aktore lanak, bera da azokaren fantasian murgiltzen den gaztea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Azokak badu iragarkia!

Durangoko Azokak badu iragarkia!