Borrar
Urgente El Surne vence al Gran Canaria y convierte a Miribilla en su fortín
Olivia Rodrigo MTV sarietan Matt Baron / Shutterstock

Nor da denon ahotan dagoen Olivia Rodrigo?

Disney Channelen hasi zuen bere ibilbidea, eta egun, munduko izarren artean tartea egitea lortu du, azkeneko MTV sarietan bi sari eramanez

NAHIKARI CAYADO

Asteazkena, 15 iraila 2021, 21:45

Comenta

Artista bakar batek ere ez du Olivia Rodrigezek baino arrakasta handiagoa izan 2021ean. 18 urteko kaliforniarrak Bizaardvark telesailean 'Disney neska' bezala hasi zuen ikuskizunaren munduan bere ibilbidea, 2016an. Gaur egun abeslaria da, planeta osoko artista arrakastatsuenetako bat bezala kokatu dena. Ez hori bakarrik, azkeneko MTV VMA sarietan -pasa den asteburuan ospatu zirenak- bi sari jaso zituen, urteko abestirik onena 'Drivers license' kantuagatik eta artista berririk onenarena. Bestalde, 'Good 4 you' abestiaren zuzenekoa eskaini zuen sari banaketako emanaldian, ikuslegoa zur eta lur utziz. Baina ezagutzen al duzu zein den bere jatorria?

Hasieran aipatu bezala, telebistaren munduko lehenengo urratsak 'Bizaardvark'en eman bazituen ere, bere karrerako mundu mailako ospea Nini Salazar-Roberts-en papera eginez lortu zuen, 'High School Musical: The Musical Series' telesailaren protagonista bezala. Historiako abestirik ezagunenak interpretatzeko aukera izan zuen bertan, eta baita lehen denboraldiko soinu bandarako bi doinu konposatzekoa ere: 'All I Want' eta 'Just For a Moment'.

'Disney neskaren' irudia mantendu behar duen arren (hau da, jarraitu beharreko eredu izan behar du), oso argia izan da beti bere jarrera politikoetan, batez ere feminismoari dagokionez. Gaur egun, Genna Davis Institutuko dibulgatzailea da komunikabideetan.

Urte hasieran, Olivia Rodrigok mundua harritu zuen 'Drivers License' izeneko singlearekin. Bihotza hautsi ziotenean nola sentitu zen deskribatzen du abestian. Pertsona askok enpatizatu zuten bere istorioarekin, izan ere, bere bikotekide ohiarekin zituen eta inoiz gertatu ez ziren planen inguruan doa kantua.

Hala ere, zaleek TikTok aplikazioa teoriak hedatzeko erabiltzen hasi ziren eta abestiak hartzaile argi bat zuela ondorioztatu zuten, Joshua Bassett; 'High School Musical' telesaileko kidea izandakoa. Rodrigo eta Bassett oso elkartuta agertu izan dira hainbat argazkitan 2019an istorioa grabatzen hasi zirenetik, eta, inoiz baieztatu ez zen arren, bikotea izan zirela esaten da, elkarrekin sare sozialetara igotzen zituzten argitalpen ugarien ondorioz.

Fanatikoak ez ziren teoria horretan bakarrik geratu. Beste askok Sabrina Carpenter aktore eta abeslaria sartu zuten istorio berean, Joshua gaztearen egungo bikotekidea dena. Rodrigezek bere abestian «eta zu, ziur aski, beti zalantzan jarri nauen neska ilehoriarekin zaude. Ni baino askoz zaharragoa da. Bera zen inseguru sentiarazten ninduena». Ondorioz, zaleetako batzuk abestiko protagonistei aurpegiak jartzera ausartu dira.

Egia edo teoria bat izan, Joshuak eta Sabrinak Oliviaren abestiari erantzun zioten. Bassettek 'Lie, Lie, Lie' kantua kaleratu zuen, eta bertan ustezko erasoen aurrean defendatu egin zen: «Errugabe jokatzen ari zara, errudun bakarra banintz bezala».

Carpenter ordea, oso argia izan zen bere 'Skin' kantuarekin, zuzenean Rodrigori horrela erantzunez: «Agian idazten ditugun hitzetan grabitaterik ez dagoelako itxurak egin genitzake, agian ez zenuke benetan esango, baliteke 'ilehoria' hitza izatea errima bakarra. Zoriontsua naiz eta zuk gorroto duzu».

Gauzak horrela, Olivia Rodrigoren estudioko lehen diskoak pasa den maiatzean ikusi zuen argia, eta bihotza hautsi zioten lehen aldia gogorarazten dioten abestiek mundu osoko arrakasta lortzeko balio izan diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nor da denon ahotan dagoen Olivia Rodrigo?

Nor da denon ahotan dagoen Olivia Rodrigo?