Borrar

'Deforme semanal', umorez betetako podcast feminista

Isabel Calderónek eta Lucía Lijtmaerrek aurkeztutako show-ean arlo asko lantzen dira beti perspektiba feminista batetatik

Igandea, 14 ekaina 2020, 00:12

Comenta

Herrialdeko 'late show'etan emakume aurkezlerik ez dagoela badakigu. Egunero telebista aurrean jarrita 'El intermedio' edo 'El hormiguero' saioak aurki ditzakegu. Baina pantailatik urrundu eta Spotifyen sartzen bagara, emakumez aurkeztutako show bat badagoela ikusi dezakegu: 'Deforme semanal'.

Ordu bateko saioetan, Isabel Calderónek eta Lucía Lijtmaerrek hainbat gauzei buruz hitz egiten dute: zortea, edertasuna, itxurakeria... Horiek denak ikuspegi feminista batetik. Umorez jorratzen dute haien programa eta gaurkotasuneko gaiak ere lantzen dituzte. Gainera, liburu, film eta abestiak gomendatzen dituzte. Eta, noski, haien gomendapenetan emakume sortzaile asko daude: Joan Didion, Virginia Wolf eta Sylvia Plath, besteak beste. Asko izan dira 'Deforme semanal'etik pasa diren gonbidatuak: Leticia Dolera film zuzendaria, La Furia rap abeslaria, Christina Rosenvinge musikaria...

Lucía Lijtmaer eta Isabel Calderón 'Deforme semanal'-en programa batean. YOUTUBE

500 sarrera gauero

Duela bi urte hasi ziren bere show-arekin, Madrileko antzoki txiki batean. Aurkeztu ez ezik, Isabel Calderónek eta Lucía Lijtmaerrek gidoia eta produkzioa ere eramaten dituzte Publico egunkariaren telebistako ikuskizun honetan. Sekulako arrakasta izan dute. Izan ere, koronabirusaren izurritearen aurretik, gauero show-a zuzenean ikusteko 500 sarrerak berehala agortzen ziren.

Bi hilabete hauetan, haien programa mantendu egin da irratian eta Spotifyen. Denbora horretan, jarraitzaile gehiago lortu dituzte eta badirudi, normaltasunera itzultzean, show feminista hau ikusteko ilara luzeak izango direla Madrilen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Deforme semanal', umorez betetako podcast feminista

'Deforme semanal', umorez betetako podcast feminista