Borrar
Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Rafael Nadal izango da Madrilen . EFE

Davis Kopa berria ulertzeko gida

Gaur hasiko da Madrilen teniseko mundialean bilakatu nahi den txapelketa

Igandea, 17 azaroa 2019

Comenta

Davis Kopa, 1900. urtean politikari eta tenislari estatubatuarrak sortutako txapelketa, guztiz aldatuko da aurten. 108. edizioa izan behar zuenak formatu berri bat izango du, futboleko Munduko Kopa antzerakoa. Izan ere, Gerad Piqué futbolariaren enpresa bat, Kosmos izenekoa, guzti hau antolatzen duena da. Polemikak atzean utzita eta lehen bezalako herrialdeen arteko lehia erromantikoa ez dela izango jakinda, Davis Kopa berriak momentuan ikus daitekeen tenis onena ikusteko aukera emango digu.

Bai, joan den astean, orain ATP Finals deitzen den Masters txapelketa ziuraski maila handiagoa izan zuen, eta, egia da, han batutako belaraki guztiak orain ez direla bertan izango -Roger Federer-ek, adibidez, ez du Davis Cup honetan parte hartu nahi-, baina sariketa, dena jarraian, leku jakin batean eta denboraldiaren amaieran indarrak falta direlarik, zirrara agintzen du.

Gaur bertan abiatzen den txapelketa ulertzeko eta ezer ez galtzearren, hona hemen gida. Azken finean, beti jokatu den Davis-a da baina lehen 18 herrialdetan, urte osoan burutzen zen istorioa, orain astebetean eta hiri bakarrean egingo da.

Noiz eta non

Bai 2019an eta 2020an finalak Madrilen jokatuko dira. 'La caja mágica'-n. Madrileko open-a ospatzen den leku berean. Astelehenetik igandera arte, azaroaren 18an hasita eta azaroaren 24ra arte, azken egun horretan jakingo dugu zein herrialde den munduko txapeldun. Kroazia irabazi zuen joan den urtean.

Madirlgo La caja mágica kantxa. Ayto Madrid

Nortzuk eta nola

18 talde lehiatuko dira Madrilen, hiru taldeko sei multzotan banaturik. Denboraldian, ohikoa denez, 133 taldek hartu dute parte kopan. Horietatik lau, iaz finalerdietara heldu zirenak -Frantzia, Kroazia, Espainia eta Estatu Batuak-, zuzenean pasatu ziren fase honetara. Beste hamabik sailkapena kantxan irabazi behar izan zuten (Belgika, Serbia, Japonia, Errusia, Alemania, Txile, Australia, Kolonbia, Kazajistan, Holanda, Italia eta Kanada) eta, azkenik, beste bik antolatzaileen gonbidapena jaso zuten, Erresuma Batuak eta Argentinak, hain zuzen ere.

Orain, talde bakoitzeko lehena, final laurdenetara igaroko da, bigarren bi hoberekin batera. Hortik aurrera, kanporaketa hutsa. Davis-en beti gertatu den moduan, enfrentamendu bakoitzak bost partida izango ditu: banakako lau eta binakako bat. Bost puntu horietatik, bi lortzen dituen Estatuak aurrera egingo duelarik.

Izarrak

Madrilen 90 erraketa ibiliko dira dantzan. Haietatik asko, binakako jokoan haritzen direnak gehien bat, ez ezagunak dira tenisean aditua ez denarentzat. Jarraitzaileentzat ere, nahiz eta hauek horrelakorik onartuko ez duten. Badira beste lau izen, aldiz, mundu guztiak antzemango dituenak. Rafael Nadal, Novak Djokovic, Daniil Medvedev eta Andy Murray. Eskoziarra ez dabil bere biziko momentuan, baina dotoretasun hori pistan ikustea beti da berri ona. Errusiarra, Espainaren talde berdinean dagoela, Mallorca-ko kirolariaren arerio izan zen Estatu Batuetako finalean. Flushing Meadows-en Nadalek garaile atera zelarik. Eta zer esan Djokovic-i buruz. Beharbada munduko jokalaririk onena.

Azken orduko eguneratzea: Daniil Medvedev ez da azkenean Madrilen izango. Londresen Masterra jokatu eta gero bukatutzat eman du denboraldia, nekeak jota. Bere lekuan Khochalov lehiatuko da.

Roger Federerek, bestalde, uko egin dio Madrilen egoteari. Ez zaio gustatzen Gerard Piquék proposatzen duen txapelketa. Lehenengo Davis-a nahiago duelako eta, esan behar, bera Laver Koparen antolatzailea delako.

Faboritoak

Banakakoak errepasatu eta gero, gogoratu behar da Davis Kopa taldean lan egiteko pentsatuta dagoela eta azkenean multzo indartsuena irabaziko duela. Eta horretan Kroazia eta Frantzia indartsuenak direla frogatu dute. Cilic, Coric, Pavic, Mektic eta Dodig abizenak baliteke inolako osperik ez izatea, baina Zeljko Krajan kapitain duen taldeak altxatu zuen 2018an Kopa.

Bestalde, Sebastien Grosjean-en mutilak: Monfils, Paire, Tsonga. Herbert eta Mahut, edota Mardy Fish burukide duten Fritz, Opelka, Querry, Tiafoe eta Sock-ek izango dute zer esan txapelketa interesgarri berri honetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Davis Kopa berria ulertzeko gida

Davis Kopa berria ulertzeko gida