Borrar
Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca

Coubertinen miloi bat euroko mintzaldia

HARMAILATIK ·

Olinpismoari bizitza eman zion pertsonari egindako mintzaldia enkantean aterako dela ustiatuz, hona hemen kirolari buruzko gogoeta: Jasan dezake planetak 'citius, altius, fortius' asmoa?

Igandea, 15 abendua 2019, 23:46

Comenta

Pierre Coubertin da olinpismoaren aita. Hori guztiok dakigu. Berari bururatu zitzaion antzinako grekoek egiten zituzten jokoak berreskuratzea. Zergatik? Behar bada aspertuta zegoelako. Aristokratek ez zuten egiteko askorik XIX. Mendeurreneko Europan. Gure gaurko protagonista den intelektual frantziarra pedagogoa eta historialaria ere bazen.

Coubertinek amets bat zuen. Errealitatea aldatu duten beste hainbat pertsonak bezala. Ingalaterran kristautasun muskularraren teoria ezagutu zuen eta ideia horrekin maitemindu zen. Kirolaren bitartez perfekzio espirituala erdietsi daitekeela dioen hipotesia besarkatu zuen baroiak eta bere egia munduan zehar hedatu zuen.

Pierre de Coubertin
Imagen - Pierre de Coubertin

Era berean, XIX. mendean guda ugari jazo zirenez, olinpiar tregoa edota bakea olinpiarraren burutazioa ez zitzaion inori gaizki iruditu. Horren ondorizo, 1892. urtean Coubertain gero famatu bihurtu zen mintzaldi batean bere ideiak eta olinpismo modernoaren kredoa Parisko Sorbonan aurkeztu zituenean. Sekulako arrakasta lortu zuen segidan. Lau urte geroago, Atenasen zabaldu ziren era modernoko lehenengo Olinpiar Jokoak.

Hitzaldi horren eskuizkribua da asteazkenean Sothesby's New Yorken enkantean aterako duen artikulua. Miloi bat euroko eskaintza jasoko duela diote adituek. Bertan -bost horri dira- olinpismoaren mamia eta zergatiak aurkezten dira. Haien artean, Coubertinen ideia nagusietariko bat: kirolariak gizarterako modelo bat dira «esfortzua esfortzuagatik bilatzen dutelako». Hau da, beti gehiago, beti azkarrago, berdin da esfortzu horren truke ordainik bada -hobe ez egotea- edo zein den bere ondorioa.

Enkantean aterako dituzten paperak Sotheby's

Parte hartzearen garrantzia irabaztearen gainetik. Esamoldea, ondo dago gogoratzea, ez zuen baroiak eratu, Ethelbet Talbotek baizik. Karta olinpiarrean, era berea, militarismo gabeko nazioarteko leia bezala defendatzen zen kirola.

Bi burutazio hauek bizirik diraute. Eskerrak. Bigarrena nabaria da. Baina, eta lehena? Azken finean, esfortzua esfortzuagatik horrek, gero 'citius, altius, fortius' lokuzioa sortu zuena, oso ondo dago garapen mugagabean fidantza zuen XX. mendeko gizarte kapitalistan. Gaur egun aldiz, planeta heriotzara eramanda... Jarraitu behar dugu kirolak DNAn daraman beti gehiago, beti handiago hori laudatzen edota interesgarriagoa litzateke gauzak hobeto egitea azkarrago baino? Badira hori saritzen duten kirolak. Gimnasia, irristaketa artistikoa... Kontxo! Artea Agian kirola gutxiago eta Kultura gehiago behar du gure mundu ajetsu gaixoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Coubertinen miloi bat euroko mintzaldia

Coubertinen miloi bat euroko mintzaldia