Borrar
EuskarAbentura webgunearen irudi bat.
Bizkaian amaitu dute ibilbidea EuskarAbenturan parte hartutako gazteek

Bizkaian amaitu dute ibilbidea EuskarAbenturan parte hartutako gazteek

Hamaika taldetan banatuta, uztailaren 1ean abiatu ziren Maule-Lextarretik partaideak. Done Jakue Bide desberdinak jarraituz Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte

Amalia Ibargutxi

Miércoles, 1 de agosto 2018, 23:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

EuskarAbenturak espedizioa bukatu du Getxon. Zehazki, uztailaren 31n egin zuten azken etapa, Bizkaia zubia zeharkatuz itxi zutena. Euskal Herrian UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutakoen artetik bisitatzea falta zitzaien azkena. Parte-hartzaile zein elkartekideek jakinarazi dutenez, «EuskarAbenturak aurreikuspenak gainditu ditu».

Espedizioan parte hartutako gazteek 783 kilometro egin dituzte guztira, horietako 420tik gora oinez. Hilabete oso batez, 110 gaztek 21 etapa burutu dituzte horrela, 12 xerpak lagunduta. Gazteen gehiengoa (%43) bizkaitarra izan da (48 gazte), 23 nafarrak, 20 gipuzkoarrak eta beste 14 arabarrak. Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beheretik gazte banak hasi zuten abentura, nahiz eta baionarrak bakarrik bukatu duen. Diasporako bi gaztek ere parte hartu dute: Washingtongo Unaik eta Viedmako (Patagonia) Imanolek, hain zuzen.

Hamaika taldetan banatuta (Apo armatuak, Antuxunak, Tximist, Yatarrak, Astokeitan, Organik-azioa, Kakalardoak, Ukelele gorringoak, Nomad tutukis, Deep purple, PinPanPun), uztailaren 1ean abiatu ziren Maule-Lextarretik partaideak. Done Jakue Bide desberdinak jarraituz Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, Bizkaira heldu arte. Hilaren 28an sartu ziren lurraldera Markina-Xemeindik. Handik, Gernika-Lumora heltzeko bideari ekin zioten, bidean Omako basoan eta Santimamiñeko koban geldiuneak eginez. Azken kilometroak Gernikatik Bilbora egin zituzten.

Udaleku ibiltarion helburu nagusia hizkuntz ohituretan eragitea da, hau da, euskara sustatzea gazteen artean. Horregatik, soziolinguistika hitzaldiez gain, Euskaraldiko kideen bisitak ere izan dituzte eta dinamika desberdinak garatu dira. Arnasguneetako, gune mistoetako eta inguru erdaldunetako gazteak elkartuta, hiztunen inguruko talde gogoeta ere egin da.

Ibiltariek adierazi dutenez, entzun eta bizitakoek «kontzientzia pizteko» balio izan diete eta asko ikasi omen dute «besteen euskalki eta errealitateez». Gazteen arteko sareak sortzea ere badu helburutzat EuskarAbenturak, eta «aurrera begira jatorriaren araberako lurralde-oreka hobetzeko dagoela» adierazi badute ere antolatzaileek. Sortutako sare horren indarra «nabarmentzekoa» dela gaineratu dute baita ere.

Azkenik, «balore positiboak lantzeko» ere baliatu dute espedizioa. Esaterako, ingurumenarekiko errespetua eta zaintza sustatu dituzte hondakinen kudeaketa zainduz, «zaborra ondo bereiztuz eta birziklatzeko dagokien ontzietara bideratuz». Egin duten zenbaketak argitu duenez, guztira 1.150kg zabor sortu dituzte. Zabor horren %60 organikoa izan da, %17 plastikoa, %15 papera eta kartoia, eta %8 errefusa. Zabor organikoaren %40, plastikoaren %70 eta paperaren %90 zegokien zabor ontzietara bideratu da. Birziklatzea espedizioaren «lehentasuna» izan da «une oro», baina herri bakoitzak eskaintzen zituen azpiegituretara egokitu behar izan dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios