Biles ala Kosgei, nor da 2019ko kirolaririk onena?
Harmailatik ·
Euskaldunen artean, Jon Rahm izan da pertsonarik gailenenaBadoa 2019. urtea. Agur. Ondo izan. Hemen geratzen garenok eutsiko diogu izatearen arintasunari. Halabehar. Bidea egiteko, bederen, kirolak ematen dituen poztasunak ditugu. Etorriko direnak eta urtea bezala jada iraganean hondoratuta gogorapen alaiak ekartzen dituztenak.
Nor da da 2019ko kirolaririk onena? Erantzuna, zaila badirudi era, erraza da: Simon Biles. Gazte amerikarra da munduko kirolaririk gailenena. Egiten duena ez du beste inork egiterik. 'And I think it's beautiful'. Eta onena izaten jarraituko du Venus Williamsek, behingoz, bere 24. Grand Slam-a irabazten duen arte.
Vaporfly polemika
Brigid Kosgei, egia esan, beste inork egiterik ez duen zerbait egin du era urtean zehar. Maratoiko errekorra hautsi zuen. Historian bi ordu eta hamabost minututik jaisten duen lehenengo emakumea izanik. Chicagon egin zuen. Lehia irekian. Hilabete batzuk lehenago, Londresen, egindako marka lau minututan murriztuz. Sinestezina. Polemikoa, nola ez. Niken zapata magikoak erabili zituela eta ez dakit zer beste txorakeria. Baliteke, zeinek daki, eztabaida hauek ez bait dira Europarren arteko errelebotan ematen, Kosgei-ek Afrikarra izatearekin zerbait izatea?
Maratoikoa atletismo zuriak gordetzen duen azkenetariko errekorra da. Paula Radcliffe-ek ezarri zuen 2003. urtean. Korrikalari ingelesak zuzenean ikusi zuen nola 25 urteko Kosgei-ek bere denbora apurtzen zuen. Zorionak ematera heldu zen lehenetarikoa izan zen kirolari mitikoak. Hark ez zuen erabilitako zapatekin inolako arazorik ikusi. Hori gero etorri zen.
Edo aurreko astean, hobe esanda. Valentzian, Eliup Kipchoge-k, diseinuzko korrikaldian maratoia bi orduak bete baino lehen bukatu zuenean. Bai, bere herrikidea bezala, Nigeriarrak Vaporfly Nike madarikatuak jantzi zituen egitandia lortzeko.
Kosgei-ri etorkizun distiratsu bat espero dio. Nor daki zein azkar egin dezakeen korrika. Biles, aldiz, oraina da eta egan egiteko duen gaitasuna ikusita, betiko izango da gimnasiaren oraina. 22 urte besterik ez ditu sekula ikusi den kirolaririk ikusgarriena. 25 domina batu ditu jada mundialetan. Bitxikeria besterik ez da hori. Biles-ek 'double triple' deritzotena egiteko gai da. Ohio-ko diamante ttipiak ezinezkoa izan beharko lukeen zerbait erraza dirudiela egiten du. Zer den double triplea? Sartu bideoa:
Simone Biles makes history again, becoming the first woman to land a triple-double in competition on floor at the U.S. Gymnastics Championships
👈🏾👆🏾An Awkward King (@chetspence_) August 12, 2019
I don’t even know why the other girls bother at this point like...👑 pic.twitter.com/oRQ6ZFXipd
Euskaldunen arten, aurten bai, gailenena Jon Rahm izan behar da. Hiru txapelketa irabazita eta Ryder Cup-eko garaile atera eta gero ez dago zer esanik.