Bideak eta Arratsak
120 urte. ·
Lauaxeta, mundua aldatu nahi zuen poetaEsteban Urkiaga, Lauaxeta, 1905ean hiruan jaio zen Laukizen. Aurton jaiotzaren 120. urteurrena da, eta bere oroimena zabaldu da, ekitaldiak eta bere bizitzari eta lanari buruzko erakusketa maiatzera eta ekainera eramanez.
Publicidad
Bizitzako mugarriak
Lauaxeta 1930eko ekainaren batean agertu zen euskal kulturaren plazan. Egun horretan Errenterian ospatu zen I Olerti Eguneko Saria irabazi zuen, garaiko poeta nagusien, Lizardiren eta Orixeren, aurretik, 'Maitale Kutuna' maitasun poemari esker. Zalantzarik gabe, sari horrek euskal gizartearen ateak zabaldu zizkion orduarte guztiz ezezaguna zen poetari.
Handik gutxira 'Euzkadi' egunkariko euskaraz argitaratzen zen 'Euzkel atala' saileko zuzendari izendatu zuten, Orixeren ordez, eta hori plataforma nagusia izan zuen Bizkaia osoan oso ezaguna izateko. II Olerti Egunera aurkezturiko poemen artean aipagarrienak aukeratu zituen, epaimahaikide balitz bezala. Sariari esker, 1931n 'Bide barrijak' liburua argitaratu zuen eta horren ondoren 1935ean 'Arrats Beran', modernismora eta herri literaturaren eraginera hurbildu zen poema bilduma. Poesiak, kazetaritzak eta ekimen politikoak eman zizkioten itzal nagusia bere bizitzari.
Poeta modernistek bezala, berak ere hizkera poetikoa aldatuz mundua aldatu nahi zuen, nazioa eraikitzeko helburuz. 'Bide barrijak' liburuko azken poema 'Itxasora!' deitu zuen, eta bertan alegoria nazionala deskribatu zuen. Lurra utzi eta idealaren bila eta 'Gogai berrien' bila itsasoan bidaiatzeko gonbitea egin zion euskal gizarteari. Lasaitasuna utzi eta lur berrien bila bidaiatzeko aldarria egin zion gizarteari. «Abertzaletasuna eta ezjakintasuna aurkakoak dira» idatzi zuen poetak parte handia hartu zuen garaiko ekimenetan. 1932an 'Euzko-erri-Jakintza' saila zabaldu zuen herri literatura biltzeko asmoz, eta horrela argitaratu zituen zenbait herri poema. 1933an Euzko Ikasle Batza, ikasleen sindikatua, sortu zuen. 1933an Euzkel Idazle Batzarra, Euskal Idazleak elkarrekin lan egiteko erakundearen burutu. 1935ean Detxepare Saria sortu nahi izan zuen urtean zehar euskaraz argitaraturiko libururik onenari emateko. 1935ean Euskal Liburuen Erakusketaren eratzailea izan zen. Eta 1936an, gerra sortzeko zen uztailean, euskarazko liburuak argitaratuko zituen argitaletxea sortu nahi izan zuen, eta horretarako harpidetza sistema martxan ipini zuen.
Poesiak, kazetaritzak eta ekimen politikoak eman zizkioten itzal nagusia bere bizitzari
Heriotza sinbolikoa
Idazleen bizitzak eta heriotzak gizartean duten eraginez idatzi duten Marijan Dovicek eta Jón Karl Helgasonek hauxe idatzi dute:
«Arreta berezia eskatzen duten kategorien artean daude, zalantzarik gabe, artisten bizitzan 'santuen ezaugarrien' itxurak, hala nola gizarteak aitortzea -hau da, komunitate kultural edo nazionalaren parte izatea adieraztea- eta gizabanakoaren martirioa, sufrimendua edo sakrifizioa komunitate horren alde denean. Badirudi artelanen ezaugarri garrantzitsuenak nazioaren iragana kontatzean edo eraikitzean, nazioaren etorkizuna irudikatzean, errepertorioa zabaltzean eta maila (estetikoa) goratzean aurki daitezkeela».
Publicidad
Eta helburu biak bete zituen Lauaxetak. Bere heriotza zartada handia izan zen garaiko idazleentzako. Jada 1938an Bartzelonan zirenak omenaldia egin zioten 'Euzkadi' egunkarian. 1939an Salbatore Mitxelenak poema bat eskaini zion: 'Gorputz dago gudaria', eta honela aipatu duena: «Gorputz dago gudaria / Urkiolako maldan. / Esaidazu artzai orrek /Lauaxeta ez al dan».
Lauaxetaren heriotzak sortu nahi zuen nazioaren itzala da. Gudak zapaldu zuen bere idealtasuna.
Omenaldia Artxandako jatetxean
Garai hartan poeta baten harreman pertsonalak estuak ziren eta ohitura zen liburu bat egiterakoan adiskideek poetari omenaldi bat egitea.
Lauaxetak 1931n 'Bide barrijak' argitaratu ostean, adiskideak Gatikan bildu ziren 1932ko otsailaren 12an. Zabala izan zen deia eta zabala erantzuna. Omenaldian zenbait ekitaldi izan ziren. Meza, lehenik, bazkaria eta mitina, ondoren.
1935ean 'Arrats Beran', bere bigarren lana argitaratu zuenean, aldiz, adiskiderik hurkoenak baina ez ziren agertu eskaini zitzaion afarira. Afari hori Artxandako Jauregizar jatetxean egin zen, eta, neurri batean, gogoangarria da hara hurbildutakoen argazki bat gorde delako. Euzko Gaztediko adiskideek deitu zuten afaria. Argazkian zutunik ageri dira Jose Domingo Arana, Pedro Albizu, Pedro Basaldua, Gabino Artolozaga, Emilio Abando. Eta poetaren ondoan jesarrita, bere adiskiderik minenak: Jose Luis Irisarri, eta Ander Aranbalza. Adiskide honi eskaini zion Lauaxetak 'Arrats Beran' liburua.
Afari hartako argazkia ez-ezik, menua ere gorde da, 'Euzkadi' egunkariak argitaraturiko berri bati esker. Hona hemen: Entremesak, arrautza eskalfatuak chantillyrekin, otarrain-menestra amerikar erara, Rossini tournedoa, pularda trufatuta, entsalada, praline izozkia, negus tarta, fruta eta Marqués de Riscal eta Montecillo ardoak. Bada zer jan eta zer edan norbaiti otutzen bazaio berriro gure mahaietan 'Lauaxetaren menua' berpiztea eta ernaberritzea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión