Bertsoikasgela.eus eta bertsoa.eus atariek haurrei bertsolaritza lantzeko aukera aurkezten diete
Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 463 ikastetxe ezberdinetan irakasten du bertsolaritza
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 24 de marzo 2020, 20:42
Bertsoikasgela.eus eta bertsoa.eus atariek etxeko txikienei bertsolaritza lantzeko aukera aurkezten diete. Bertsozale Elkarteko bertso irakasleek ikasgelan bertsolaritza lantzeko baliatzen dituzten atariak dira bertsoikasgela.eus eta bertsoa.eus.
Publicidad
Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 463 ikastetxe ezberdinetan irakasten du bertsolaritza. Bertatik bertara 50 irakasle inguru ibiltzen dira, 28.500 haur eta gazte ingururi hau irakasten.
Bertsoikasgela.eus atarian erabiltzaileek hainbat atalekin goza dezakete, hala nola, sekuentzia didaktikoak, ikus-entzunezkoak, doinutegiak, bertso sortak, edota jolas ezberdinak. Gainera, itxialdiaren egoera honetarako espresuki sortutako bertso sorta ikuskatzeko aukera dute bisitariek. Bertso-sorta hauek Bertsozale elkarteko irakasle diren Iñaki Gurrutxagak eta Maddalen Arzallusek jorratu zituzten. Gehienbat webgune hau Bertsozale elkartearekin lankidetzan ari diren ikastetxeei bideratuta doa.
Era berean, bertsoeskola.eus bertso-eskolei zuzendutako ataria da, Bertsozale Elkarteak eskainia. Saretzean eragin nahi du, bertso-eskola bakoitzak egindako ekarpena guztien eskura jarrita. Barrura begira, bertso-eskola bakoitzaren asteroko talde dinamikan baliatzeko materialak eskaintzen ditu (gaitegia, errimategia, doinutegia, hasiberrientzat teknika lantzeko fitxak, bertso jarriak...); baita informazioa ere, bertso-eskolentzako interesgarriak diren garai ezberdinetako ekimenen berri emanez.
Bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da Bertsozale Elkartearen egitekoa, beste eragile eta bidelagun hainbatekin batera. Bertsozale Elkartea 1987. urtean sortu zen bertsoaren bitartez jaso dituen ondareak geroa izan dezan ziurtatzeko asmoz. Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde sozio-kulturala da eta 2.500 bazkide inguru ditu gaur egun Euskal Herri mailan.
Publicidad
Euskararen lurraldea da Bertsozale Elkartearen lan esparrua. Bi maila bereizi behar dira: kulturala eta geografikoa. Kultur esparruan bertsolaritzara mugatu da gehienbat, baina ahozkotasunaren alorrean ere beste zenbait ekarpen egin dira. Geografikoki, aldiz, Euskal Herri osora hedatutako proiektua da Bertsozale Elkartearena, baina nazioarteko ekimenak ere sustatu ditu
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión