Miren Amuriza bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzaria 'Gorria' emanaldian

Bertsoen eta flamenkoaren arteko elkarrizketa dakar Miren Amurizak 'Gorria' ikuskizunean

Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' dantzariarekin batera sortutako emanaldia larritasun egoera honen ondorioak pairatzen dabil ere, eta bertan behera utzi ditu momentuz saioak

Nahikari Cayado

Viernes, 20 de marzo 2020, 00:41

Bertsoa eta flamenkoa. Flamenkoa eta bertsoa. Elkarren artean ezberdinak baina hain berdinak aldi berean. Bata euskalduna, bestea andaluziarra baina biak kulturaren erakusleak. Miren Amuriza bertsolari berriztarrak eta Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' flamenko dantzariak bi modalitate hauen arteko elkarrizketa artistikoa sortu dute 'Gorria' izeneko ikuskizunaren bitartez. Hilabete honetako azkeneko asteburuan Berrizen, Amurizarren sorterrian, ematekoa zen emanaldia, baina Koronabirusaren krisia dela eta, bertan behera geratu behar izan da, beste hainbat kultur ekintzekin gertatu izan den moduan. «Pena bat da, gogo handia neukan nire herrian aritzeko, baina hau dena pasatzerakoan igoko gara berriz oholtzara», dio Amurizak.

Publicidad

Momentuz emakume hauen talentuaz gozatzeko itxaron behar bada ere, dagoeneko asko izan dira ikuskizunaz gozatu ahal izan dutenak. Izan ere, 'Gorria' pasa den 2019an estreinatu zen, eta ordutik hona, askotarikoak izan dira artista hauek jasotako kritika baikorrak. Ez da gutxiagorako, Amurizak eta Etxebarrietak urtebeteko lanketa etengabean ibili izan baitira emanaldi hau prestatzen. «Modu intuitibo batean hasi ginen bi disziplina hauek uztartzen, bien arteko erdigune bat bilatzen», azaltzen du berriztarrak.

Etengabeko lanaren ondorioz, doinuak orekatzeko helburuarekin bertsoak flamenkora ekarri dituzte eta alderantziz. 'La Pulga'k Amurizaren hitzak dantzatzen dituen aldi berean, honen bertso-sorta guztiak koplatan osatu ditu bertsolariak. Azken honek argitzen duenez, «bakoitzak bere disziplinatik gure sentimenduak kanpora ateratzen ahalegindu gara lan honekin. Egia esan, 'Gorria' ez da bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko fusioa, ez gara elkarren moldeak imitatzen saiatu».

Gorpuzten, interpretatzen, elkarrekin, banaka, gitarrarekin, perkusioarekin… elkarrizketa intimista eta intuitiboa da bikote honek sortu duena. Hamar piezatan banaturiko ordubete inguruko obra honek, goranzko ibilbide bat kontatzen du, heriotzatik hasi eta isolamendutik edota indarkeriatik pasata, ospakizun kolektibora helduko dena. Miren Amurizak berak dioenez, hortik dator, hain zuzen, ikuskizunari 'Gorria' izena jarri izana.

«Adierazkortasun handia»

Sormen prozesu hau baina, 2018an sortu zen, bi emakume gazte hauek Lanku Beka irabazi zutenean Tan takatan izeneko proiektuari esker. Beka honek bertso edukien sormenerako lanak saritzen ditu, eta Amurizak argi baino argiago zeukan bere burua aurkeztu behar zuela. «Berrizen ikusi izan nuen Askoa dantzan, eta izugarria iruditu zitzaidan bere indarra eta bere adierazkortasun handia. Ez nuen aurrez aurre ezagutzen, baina banekien proiektu hau aurrera eramango genuela», adierazten du Amurizak.

Publicidad

Ez zegoen okertuta berriztarra. Momentuz, egunotan bizi dugun larrialdi egoerak apirilera arte zeuzkaten hitzordu guztiak bertan behera uztera behartu ditu. Hala ere, eta aurreratu duenez, egoera normaltasunera bueltatzen denean agenda berreskuratu eta galdutako saioak berreskuratzen saiatuko dira. «Berrizen ziur ariko garela, baina oraindik datak zehazteko daude», dio Berrizko bertsolariak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad