EiTB

Bertso kate luzeena lortu nahi du EITB Maratoiak

Bertso katea ekimenean jada 160 bideo daude, eta 700 kate baino gehiago sortu dira online, 800tik gora bertsolariren eskutik

Zurekin

Jueves, 3 de diciembre 2020, 19:55

COVID-19a izan da 2020ko EITB Maratoiak aukeratu duen kausa, eta azken txanpan sartuta dago jada. Beste behin ere, EITBk eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu elkartasuna bultzatzeko eta arlo horrekin zerikusia duen ikerketetan laguntzeko. Abenduaren 17ra arte, taldeko komunikabide guztiak buru-belarri arituko dira kanpaina horretarako lanean. Horri lotuta, bertso kate luzeena lortu nahi du aurten EITB Maratoiak, eta gizartea aktiboki ari da bertso katea ekimenean parte hartzen. 160 dira jada EITB Maratoia webgunean argitaratu diren bideoak, eta web erremintaren bidez gaur arte 700 bertso kate baino gehiago sortu dira. Hala, 800 bertsolarik hartu dute parte online ekimenean, eta guztien artean era guztietako 690 katetik gora sortzea lortu dute.

Publicidad

Ekimenaren azken fasearen aurkezpena asteazken honetan egin da EITBren Bilboko egoitzan. Bertan izan dira Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, Maria Aguirre Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Zuzendaria eta Itziar Vergara Gipuzkoako ESIen Ikerketa Unitateko arduraduna.

Aurkezpenean, Osasun sailburuak azaldu du euskal osasun sistema publikoa oso aktiboa izan dela pandemia hasi zenetik, COVID-19arekin zerikusia duten azterlanen parte-hartzeari eta abiarazteari dagokionez. Sargarduiren arabera, 90 ikerketa ekimen baino gehiago garatzen ari dira hilabete hauetan; eta horretarako, Euskadik 3.900 gaixoren 30.000 lagin ditu. Era berean, marka hori euskal erakundeek urteetan zehar egindako apustuari esker izan dela azpimarratu du. Sagarduik laguntza eskatu dio euskal gizarteari EITB Maratoiaren bidez ikerketa bultzatzen jarraitzeko.

«Aurten denok gara kausa, behin eta berriro errepikatzen dugu. Koronabirusak denoi eragin digu, eta EITB Maratoitik mezu hori zabaldu nahi dugu. EITB taldeko hedabide guztiez baliatuko gara ekimenaren ardatza bultzatzeko», azaldu du Andoni Aldekoak, EITBko zuzendari nagusiak.

Datozen egunetan, EITBko albistegi eta irrati zein telebistako hainbat saiok gaixotasuna pairatu duten pertsonen, familiartekoen, medikuen eta profesionalen testigantzak jasoko dituzte, kausa horren tamaina azaltzeko.

Publicidad

Abenduaren 17an, euskal gizarteko hainbat esparrutako ehundik gora aurpegi ezagun 902542525 zenbakiaren dei-gunean izango dira. Zenbaki hori gaurtik aurrera, abenduak 2, erabilgarri egongo da dohaintzak egiteko. Halaber, ekarpenak online bidez ere egin daitezke EITB Maratoiaren web orrialdearen bitartez eitb.eus-en.

700 bertso baino gehiago

Gizartea aktiboki ari da bertso katea ekimenean parte hartzen. Kateak Maddalen Arzallusek, Sebastian Lizasok, Oihana Iguaranek, Xabier Euzkitzek, Onintza Enbeitak eta Aitor Mendiluzek osatutako bertsoekin ekin zion ibilbideari. Haietako bakoitzari sentimendu bati buruz idaztea eskatu zitzaion, denbora honetan guztian bizi izan dugunarekin lotura zuen sentimendu bat. Hala, guztien artean gure sentimenduak islatzea xede zuen bertso bat osatu zuten. Hori guztia, bertsoa gizarte guztiari helaraztea ahalbidetuko zuen musika batez baliatuz egin zuten, Bob Marleyren 'No woman, no cry'.

Publicidad

160 dira jada EITB Maratoia webgunean argitaratu diren bideoak, eta web erremintaren bidez gaur arte 700 bertso kate baino gehiago sortu dira. Hala, 800 bertsolarik hartu dute parte online ekimenean, eta guztion artean era guztietako 690 katetik gora sortzea lortu dute.

Horrez gain, datorren abenduaren 12an ETBn 'EITB Maratoia: Batzen gaituen bertsoa' saioa eskainiko da ETB1en, Andoni Egañak, Onintza Enbeitak, Alaia Martinek eta Sustrai Colinak parte hartu duten bertso-saio berezi bat. Illaski Serranok eta Julen Telleriak aurkeztuko dute, eta EITBko profesionalak izan dira gai-jartzaile lanetan aritu direnak. Halaber, abenduaren 13an, goizez, EITB Maratoiaren aldeko bertso-saioak egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad