Borrar
Fotolia

Beldurra ziztatu

Astelehena, 19 iraila 2022, 02:00

Comenta

Nobedaderik ekarri badu bukatzeko zorian dagoen udak, berrikuntza hori ziztakoak izan dira, festetan eta gauez ehunka emakumek jasan dituzten ziztadak. Noski, jazarpen modu berri horrek ez ditu desagerrarazi bortxaketak, ukitze lizunak, aspalditik tradizionalak diren gainerako eraso motak.

Ziztadak. Leku estali batean nahiz aire zabalean, norbaitek aldamenean duen emakumeari (normalean neska gazteari) ziztako bat egiten dio. Zergatik, zertarako? Zergatia betikoa da: emakume zehatz horren askatasuna mugatzeko, emakumeok gizonen jabegoa garela frogatzeko eta, azken batean, beldurra ereiteko.

Beldurrean hezten gaituzte. Ez egin hau, ez egin hura, ez joan leku honetara, ez ibili bakarka kalean, kontuz leku ilunekin… Seguruenik, ez dago munduan beldur mota hori ezagutu ez duen emakumerik. Gizon batek nekez ulertuko du zer den erroetaraino sartu diguten beldur hori, baina emakumeontzat normala izan da betidanik. Kontuz gizonekin, kontuz gauarekin. Etxean hobeto.

Hasiera batean pentsatu zen ziztada horiek erasoa jasan duen emakumearen gorputzean drogaren bat sartzeko egiten zirela, beraz, hasiera besterik ez zirela, erritu berri nazkagarri baten hasiera. Lehenik emakumea indargabetu, gero egoera horretaz baliatzeko.

Baina ziztada jasan duten emakumeen gorputzean ez da, oraingoz, drogarik aurkitu. Ziztako bat besterik ez. Osasun sistemak esaten digu gorputzean sartzen diguten zera horrek denbora gutxi irauten duela ziztada jaso duenaren gorputzean, horrelako zerbait susmatu bezain laster lasterka jo behar dugula osagileengana, odola lehenbailehen azter dezaten, zer sartu diguten jakin dezaten.

Orduan, zertarako ziztatu emakume bat, horrekin gorputzean drogarik sartzen ez bada? Gairik pozoitsuena sartzen diotelako ziztada jaso duen emakumeari eta haren lagunei: beldurra, beldur zahar eraberritua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Beldurra ziztatu

Beldurra ziztatu