Borrar
Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami
LaMelok 20 urterekin egin du bere lehenengo hiruko bikiotza AFP

Ball familia, saskibaloiko Kardashianak

Harmailatik ·

LaMelok hiruko bikoitza lortzen duen jokalaririk gazteena bihurtu da: fama menperatzeaz gain, Balldarrek jolasten ere badakitela demostratu dute

Astelehena, 11 urtarrila 2021, 20:25

Comenta

LiAngelo, Lonzo eta LaMelo LaVar ahohandiaren semeak dira. Ball deitura dute. AEBn saskibaloian aritzen bazara, benetan abizen iragarlea da. 'He can ball' edo 'Born to ball' esaten diote saskibaloian oso ondo moldatzen denari.

Familia arrunta osatzen dute. Guztiek bezala, haien lizkarrekin. Hori bai, telebistako reality bat dute. Las Campos-en programaren antzekoa, baina glamour gehiegorekin. Kiroleko Kardashianak direla esan dezakegu.

Haien ipurdiak ez dira ahizpa famatuek dituztenak bezain handiak, baina Kanye West, Kim-ren senar (laster senar ohia) raperoak baino oilarkeria handiagoa, beharbada. LaVar da arazoa. Esaten dituen txorakeria ugarien artean, eta asko dira, onena hau da: «Michael Jordanen aurka jokatuko banuke, txikituko nuke». 'Air'rek akatsen bat izan zezakeen kantxan, gutxi, baina gorputzez gorputz borrokatzen perfektua zen.

Beste perla batzuk, Lonzori buruz, adibidez. «Niretzat, Stephen Curry baino hobea da. Jar ezazu Steph UCLAn (Caloforniako Unibertsitatea) oraintxe bertan eta jar ezazu nire mutila Golden Staten, ea zer gertatzen den», esan zuen bere lehen kimua munduko ligarik onenera iritsi aurretik. «LaMelo eta LiAngelo Jordan eta Magic bezalakoak dira», esan zuen behin.

Lortu ezin diren xedeak eta beharrezkoa ez den presioa. Hitz asko eta asmatze gutxi. «Lonzo kaleratzen duen talde batek ezin izango du inoiz eraztuna irabazi. Ez dute egingo nire semea hara itzultzen ez den bitartean», adierazi du bere semeak Los Angeles Lakersetik alde egin ostean, Anthony Davisen truke.

Baina hau ez da LaVari buruz. LaMelori buruz ordea. Anairik gazteena eta altuena da, 204 zentimetroko neurria du. Etorkizun distiratsua du bere aurrean. Lonzo bezala antolatzailea da eta jokalari hobea da. LiAngelok, aldiz, ez du behar den maila ematen eta ez dago NBAn.

Izan ere, LaMelok goiztiartasunaren errekorra hautsi du NBAn hiruko bikoitza lortzen. Orain arte, Markelle Fultzek zuen errekorra. Izar berria izateko bidean zihoan, baina Trae Young eta Luka Doncicen bultzadari ezin izan dio aurre egin. Horien kluban sartu da LaMelo, Hornetseko antolatzailea. Charlotekoa Michael Jordanen frankizian jokatzen ari da. Jordan da, beraz, LaMeloren nagusia.

Hiruko bikoitzarekin jokatu zuen ostegunean Lonzoren aurka, hain zuzen ere. Williamsonen Pelicansenetan jokatzen du anaiak. 12 puntu, 10 errebote eta 9 asistentzia eginda, pase bat faltan izan zuen errekorra hausteko.

Hurrengo partidan, Hawksen aurka, lortu zuen. 22 puntu, 12 errebote eta 11 asistentzia. Bere garaian Lonzok izan zuen errekorra berdindu eta hobetu zuen. Lonzok LeBron Jamesi kendu zion.

LaMeloren aurkako presioa handia izan da 15 urterekin partida bakarrean 92 puntu lortu zituenetik. Balldarre, gogoratu, Kardashianak bezala mugitzen dira kameraren aurrean. Eta fama hori, seguruenik izan zen Lonzok drafteko bigarrena izatera eraman zuena. Lakers taldeak hautatuta. LaMelo ez zen unibertsitatera joan. Iaz Australiako ligan jokatu zuen. Drafteko hirugarrena bezala heldu da NBAra. Badirudi urteko rookie sariak bere izena duela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ball familia, saskibaloiko Kardashianak

Ball familia, saskibaloiko Kardashianak