Borrar
Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami
Kafeak izan ohi duen kafeina ere gehitzea lortu diote edariari. ATOMO COFFEE

Atomo Kafea, angurria nahiz ekiloreen haziekin ekoitzitako eta kafearen zaporea ederki imitatzen duen produktu aitzindaria

Hazi ezberdin hauek nahastu ondoren, eta prozesu kimiko espezifiko bat igarota, konpainia estatubatuar batek ohiko kafearen zapore eta itxurararekin eman du

UNAI SARRIUGARTE

Igandea, 16 maiatza 2021, 03:37

Comenta

Atomo Kafea angurri, ekiloreen nahiz beste landare iraunkor batzuetan jatorria duen haziekin produzitutako eta kafearen zaporea ondo baino hobeto imitatzen duen produktua aitzindaria da. Hazi ezberdin hauek nahastu ondoren, eta prozesu kimiko espezifiko bat igarota, konpainia estatubatuar batek ohiko kafearen zaporea eta itxura imitatzea lortu du. Gainera, kafeak izan ohi duen kafeina ere gehitzea lortu diote edariari.

Asmakizun berritzaile hau bi urte luzeko ikerketa konplexu baten ondorio da. Hortaz, uda honetan 'kafe' mota berri honen lehendabiziko produktuak saltzen hasiko dira Estatu Batuetan. Lehendabizi kafe latak merkaturatuko dituzte. Aurrexeago, aldiz, ale artifizial hauen edukiontziak eta baita kafe disolbagarria saldu ere.

Asmakizun berri hau kafe-landareen kontsumoaren aurrean alternatiba bat izan daiteke. Aldaketa klimatikoa dela medio, nazioarteko kafe-landareen biziraupena kolokan baitago. Gainera, kafea nazioartean bigarren karbono marka handiena uzten duen labore-uzta da, kakaoaren atzetik.

Enpresa honetako zientzialariak buru belarri dabiltza lanean euren kafeina ahalik eta landarerik iraunkorrenetik ateratzeko. Izan ere, munduan barrena 60 landare mota baino gehiagok produzitzen dute kafeina. Antioxidatzaileak kafe konbentzionalak eskaintzen dituen onura gehigarriak dira, eta, horiek ere ugariak dira landare iraunkor horien bidez sortzen dituzten osagaietan. Halaber, kafe hau ekoizteko erabiltzen dituzten osagaien %95 landare iraunkorretan dute jatorri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Atomo Kafea, angurria nahiz ekiloreen haziekin ekoitzitako eta kafearen zaporea ederki imitatzen duen produktu aitzindaria

Atomo Kafea, angurria nahiz ekiloreen haziekin ekoitzitako eta kafearen zaporea ederki imitatzen duen produktu aitzindaria