Sardina-saltzailearen eguna, Santurtzin.

Arrain-saltzaileen ahozko tradizioaz ariko dira igandean 'Hitzetik Hortzera' saioan

Horrez gain, Begoña Martinez Agirre Santurtziko azken sardina-saltzailea ezagutuko dute ikus-entzuleek Xabi Payaren eta Carlos Glariaren azalpenez lagunduta

Zurekin

Domingo, 27 de septiembre 2020, 02:15

Eider Perezek gidatuta, arrain-saltzaileen ahozko tradizioaz ariko da gaurko 'Hitzetik Hortzera' saioa. Izan ere, duela 90 urte, 1930. urtean, ekimen oso berezia antolatu zuten Bilboko Plaza Barrian: arrain-saltzaileen inprobisazio lehiaketa, hain zuzen ere.

Publicidad

Programaren arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, Donostian egin zuten lehenengo, Trinitate plazan, eta, ideia gustatuta, jaien egitarauan sartu genuen ondoren bilbotarrek. Arrain-saltzaile guztiak emakumezkoak ziren, eta saltzeko gaitasuna eta inprobisaziorako eta erantzuteko azkartasuna baloratzen zitzaizkien lehiaketa haietan.

Xabi Payarekin izango da Eider Pérez lehiaketa haietaz gehiago jakiteko. Bertsolaritza ez bada soilik txapelketa, arrain-saltzaileen tradizioa ere ezin izango da mugatu lehiaketa bakar batera. Hala, Begoña Martinez Agirrerekin izango dira, Santurtziko azken sardina-saltzailearekin. Horrek eta Carlos Glaria herriko historialariak sardina-saltzaileen eguneroko bizimodua eta ahozkotasuna nolakoa zen azalduko dute lehenengo pertsonan.

Hori nahikoa ez balitz, 'Bertsoaldi kuttuna' atalean, Berrizko bertso-eskolako kideekin elkartuko da Perez. Bertsoaldi kuttunaz galdetuta, 2019ra eramango gaituzte. Zein ote?

Azkenik, bukatzeko, Atarrabiako eta Donostiako saioetan izandako aleak izango dira ikusgai. Guzti horretaz gehiago jakin nahi baduzu, beraz, jakin ezazu aukera izango duzu igande honetan 'Hitzetik Hortzera saioan, arratsaldeko 15.00 etan, ETB1 eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad