Borrar
«Ez dut ukatuko bizitzaren lehen urte horien eragina bizitza osoan» Fotolia

Birritan sufritu

Lunes, 27 de febrero 2023, 00:22

Comenta

Sinesten dut pertsona heldu batek ezin diola den horren erantzukizun osoa txikitan jaso zuen heziketari leporatu. Ez dut ukatuko bizitzaren lehen urte horien eragina bizitza osoan, baina sinesten dut adin nagusitasunetik aurrera norberarena dela erantzukizun nagusia. Ez du balio esateak «hori da gurasoek irakatsi zidatena», bizitza osoan dugulako ikasteko aukera (agian, betebeharra), are zahartzaroan.

Izaera, aiurria, hor egongo da, baina hori ere molda daiteke, besterik ez bada ere maila txiki batean. Hori guztia onartuta ere, pertsonak bi eratakoak izan ohi dira: etorriko denaren aurrean jarrera baikorra dutenak eta jarrera ezkorrerako joerari amore ematen diotenak. Edalontzia erdi beteta ikusten dutenak, ala edalontzia beti erdi hutsik ikusten dutenak.

Jakin badakit ez dela erraza berez ateratzen zaizun horri amore ez ematea, baina onartezina iruditzen zait pentsa-tzea pertsonak geure burua moldatzeko gauza ez garela. Izan ere, gehienok egiten dugu hori maila batean edo bestean. Egiten, pentsatzen duguna ez da beti gurasoek edo sasoiko eskolak irakatsitakoa, ezta gutxiagorik ere.

Sinesten dut zerbaitez gozatzeko itxaropena duena dagoeneko disfrutatzen ari dela espero duen horretaz. Eta, era berean, ikusmiran sufrikarioa duenak dagoeneko sufritzen duela agian gertatuko ez den horren eraginez. Birritan disfrutatu, birritan sufritu, hori da aukera.

Eta, halere festa-zapuztaile ugari dugu beti inguruan eta, gainera, ospea du joera horrek. Norbaitek esaten badu munduaren, zure herriaren edo zure buruaren etorkizuna ilun dela, argia iragartzen duenak baino sinesgarritasun handiagoa izango du. Ugariagoak dira, erabat, mundua okerrera doala pentsatzen dutenak, gainera, erremediorik gabe.

Ez naiz halakoak konbentzitzen ahaleginduko, baina abisatzen diet, bitartean, nik birritan disfrutatzen dudala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Birritan sufritu

Birritan sufritu