Antetoren porrota
Harmailatik ·
Greziar jokalari menderaezina berriz ere finaletik urrun geratu da, Milwaukee taldea play offetan denboraldian bezain ondo jolasteko gai ez delakoHaurtzaroan ikasi genuen Herkulesek gerretan beti irabazten zuela. Akilesek bakarrik galdu zuen behin, ustekabean eta kolpe txar batengatik orpoan, bere puntu ahul bakarra. NBAk idoloek beti buztinezko oinak dituztela erakusten digu ere bai. Izar bakar batek ezin du bakarrik irabazi. Beno, LeBron bai, baina bera beste planteta batekoa da.
'The Greek Freak', azken bi denboraldietako MVPa, azken denboraldi honetako defendatzailerik onena, gainera, Zeusen semearen egungo baliokidea da. Gure ebanoko Herkulesek erraz erretiratzen ditu etsaiak korrika erasotzen diotenean. Defendaezina da. Edo hala dirudi, behintzat, play off-ak iritsi arte. Orduan, gainerako taldeek alferra egiteari uzten diote defentsan, eta baten kontra lau jokalari jarri behar badira ere, urte osoan Budenholzer eta bere Bucksek egindako lan guztia zakarrontzira botatzen dute.
Giannis beso eta hanketako tranpa batean harrapatuta geratzen da, eta, azkenean, Wisconsinekoak erori eginten dira talde txikien aurrean.
Lasaim Miami sekulako taldea da. Dragic, Adebayo, Butler, nola ez, eta Tyler Herro mileniarra... Heatak euren merituengatik daude finalean. Galdera da, zergatik ez dago Antetokunmpo? Eta, batez ere, zer egingo du hamarkada honetan Davis, Doncic eta azken orduko beste gonbidaturen batekin NBAn agintzera deitua dagoenak?
Lehenengo erantzuna Mike Budenholzerrek eman behar du. Txapelketako entrenatzailerik onenetarikoa izanda, Gregg Popovichen ikasle onenetakoa, ziurrenik uda honetan lana galduko du.
Bigarren gaia Anteto berak konpondu du. Ez du ezer egingo. Taldean geratu da, nahiz eta liga erdia xuxurlatu duen eskualdatzeagatik. Arrazoia bikoitza da. Soldata ikaragarria bermatuta dauka datorren urtean, geratzen bada. Beste edonon gutxiago kobratuko luke. Araudiaren gauzak.
Gainera, kalitatezko antolatzaile bat fitxatzea espero du, Bledsoerena fartsa bat da. Taldean jokatzen duen kidea behar du, dena jokatu beharretik bera askatzen duena eta taldean dituzten bi izarren benetako potentziala ateratzen duena.