Borrar
Rafa Alkorta futbolari ohia.
Alkorta, Urzaiz eta Etxeberria, 'Auzoak eta kirola, balioak dituzten auzoak' tailerrean

Alkorta, Urzaiz eta Etxeberria, 'Auzoak eta kirola, balioak dituzten auzoak' tailerrean

bilbaoDendak-ek, Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkarteak, antolatu du ekimena

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 29 de octubre 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ume zein familiei zuzenduta dagoen 'Auzoak eta kirola, balioak dituzten auzoak' deitutako tailerra antolatu du gaur bilbaoDendak-ek, Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkarteak. Bertan, Athleticen futbolari ohiak diren Rafa Alkorta, Ismael Urzaiz eta Joseba Etxeberria izango dira tailerraren protagonistak, Joshe Abando kirol psikologoarekin batera. Hitzaldia arratsaldeko bostetan izango da Matiko 6ko Auzo Factory eraikinean.

Tailerra, 2. Barruti (Castaños, Matiko, Uribarri eta Zurbaranbarri zonaldeak nagusiki) eta Zubiarteko 'El Mejor Equipo del Mundo' erakusketa ibiltariari hasiera emateko antolatu da. Gainera, bilbaoDendak elkarteak, BBKren lankidetzarekin, kirola, auzo eta familiei, bereziki umeei, zuzendutako jardunaldi berezia prestatu du. Arratsaldeko bostetatik aurrera, aretoan, tailer honetaz gozatu ahal izango da, non «munduko talderik onenaren» hiru jokalari ohiek futbol munduan izan dituzten esperientzia, oztopo, sakrifizio eta jarduera profesional osoan zehar gainditu behar izan dituzten erronkak azalduko dituzten.

BilbaoCentro, El Corte Ingles, Deusto, San Inazio, Elorrieta eta Ibarrekolanda auzoek 'El Mejor Equipo del Mundo' erakusketa ibiltaria jaso dute jada. Orain, 2. Barruti eta Zubiarteko erakusleiho eta ostalaritza establezimenduek, 50 irudik osatzen duten erakusketa jasoko dute azaroaren 11ra arte, Athleticen historia eta mitologia birpasatuz: lehengo eta gaurko jokalari mitikoak, garai batean garrantzitsuak izan ziren entrenatzaile, presidente eta zale ospetsuak, estadio zaharra zein berria, garaipen garrantzitsuak eta porrot mingarriren bat ere… Eta hori guztia, klubaren ehun urteko historiak duen anekdota-bilduma ahaztu barik. Haren edukia, Tomas Ondarra ilustratzaile eta Athletic zaleak, Carlos Ranedo idazlearekin batera, egindako liburu homonimoaren irudietatik aterata dago.

Zozketetan parte hartzeko aukera

Hortaz aparte, 2. Barruti eta Zubiarteko erakusketaren iritsierarekin, bilbaoDendak-ek zozketa desberdinetan parte hartzeko aukera ematen du. Alde batetik, erakusketa denboraldian edozein saltoki elkartuan erosketen bat egiten dutenek, 'El Mejor Equipo del Mundo» liburuaren 25 aleen zozketan parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko www.bilbaodendak.eus webgunean sartu eta formulario orria bete besterik ez da egin behar.

Beste alde batetik, bilbaoDendak eta Kutxabankek 'Athletic esperientzia' sortu dute merkatari zein bezeroentzako, egun ahaztezinaz goza dezaten. Horretarako, sei zozketa hauetako batean parte hartu eta Kutxabank bezeroak direnen artean, sei 'Kutxabank Athletic Esperientzia' bikoitz zozketatuko dira. Sariak futbol-egun oso batez disfrutatzeko aukera ematen du, San Mames zelairako sarrera, Azurmendi Jatetxean bazkaria eta bestelako hainbat sorpresekin. Haren saltokia zuri-gorriz hobeto apaintzen dutenek, 'Kutxabank Esperientzia' lortzeko aukera izango dute ere. Ez ezazue pentsa eta anima zaitezte esperientzia honetaz gozatzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios