AEBk Vietnamen jaurtitako napalmeko lehen bonbaren 58. urteurrena
1965eko otsailaren 7an arma kimiko hau erabili zuten lehen aldiz Asiako hego-ekialdeko herrialdean
'Apocalypse Now'en jarraitzaileei galdetuko bagenie, ziur haietako askok irribarre batekin gogoratuko luketela Rovert Duvallek Bill Kilgore koronel gorrotagarriaren rolean esandako esaldi mitikoa: «Maite dut napalm usaina goizetan». Nola ahaztu. Baina kontua da napalmak, duela 58 urte Vietnam bonbardatzeko erabiltzen hasi zen arma kimikoak, ez duela ezer erakargarri edo dibertigarririk.
Esan bezala, 1965eko otsailaren 7an, Estatu Batuek (AEB) napalmarekin Vietnam bonbardatu zuten lehen aldiz (aurretik erabilia zuten arma hori, puntualki, adibidez Indotxinako Gerran), eta, zalantzarik gabe, era sistematikoan erabilitako tresna krudel horren ondorioak markaturik geratu dira Asiako hego-ekialdeko herrialdearen historian.
Ipar Amerikako bonbardaketak napalmekin herrixka osoak eta baso zabalak erre zituen, Vietnamgo Gerran edozein babeslekuren aurrean etsaia kendu eta neutralizatzeko asmoz. Hala, napalmak erredura larriak eragin zizkien zibilei ere.
Horren lekuko da, esate baterako, munduari bira eman zion Kim Phuc vietnamdar neskatoaren irudia, bere jaioterrian napalmarekin egindako bonbardaketa baten ondoren bere azala erreta zuela korrika agertzen zela.
Vietnamen erregai kimiko horren erabilera hasi eta urte batzuk beranduago ateratako irudi horrek (1972ko ekainaren 8an atera zuen Associated Presseko Nick Ut argazkilariak), eta suak desitxuratutako beste haur batzuenen argazkiak liskarretan ematen ari basakeria erakutsi zuten.
Baina zer da zehazki napalma? Esan bezala, substantzia hau arma kimikotzat hartzen da, gasolina likatsu batek egiten baitu. Azido organikoak gehitu ohi zaizkio (palmitikoak, naftenikoak, besteak beste). Oso sukoia da, denbora luzez erretzen da eta gainazal guztietan itsasten da.