Udazkena Himalaian (I)

Jueves, 24 de noviembre 2022, 01:27

Ametsak batzuetan ez dira lehen aldian osatzen eta burutzen. Ametsak tematiak dira, eta inoiz zure eginkizun premiazkoenen artean paratzen dira jabetzeke. Behin saiatu zinen amets hura lortzen eta ezinean ibili zinenez, ametsa zure atean dago berriz kox-kox. Hortaz, atea zabaldu behar duzu, eta ate horren ostean bide luze bat agertzen da. Berriz ere.

Publicidad

Ametsa Manaslu mendia igotzea izan da. Baina aurtengo udazkenean, klima aldaketaren ondorioak pairatu behar izan ditugu modu larrian. Montzoia, abuztuan Nepalen agertzen den euriz beteriko munstroa, mendi altuetan josita lotu da, eta eguraldi kaxkarra barreiatu du egunero. Euria eta euria, eta urriaren hasieran elurra eta elurra. Klima nabarmenki aldatzen ari den seinale.

Mendia baina, ez da bakarrik kanpamentu nagusian bizi izaten duzuna. Bidaia Katmandun hasten da, hiri kaotiko eta zoragarri horretan. Aurten kutsadura gutxiago ikusi dut, eta jende gutxiago irailaren hasierako egunetan. Erabat kontrakoa gertatu zen urrian, non mundu osoko turistez beteriko hiria kausitu nuen.

Katmanduko bazterrak ederki gomutatu arren, berriz bisitatzen dituzunean harridura berria ezartzen zaizu begietan, eta xehetasun nimiñoetan ipintzen duzu fokua. Heriotzaren erritualekin kontaktua hartzen duzu Pashupatinath tenploan, non gorpuak sute handietan erretzen diren, familiarren eta begiluze askoren begiradapean. Gero, Boudhanath estupa tibetarrera abiatzen zara kaleen artetik, bere kupula zuri eta ederreko begiek zure begiradan topatzen dituzun arte. Harrigarria da, bai eta zoragarria ere.

Hiria hala deskribatu nuen behin: «Anabasa, mistika eta jendetza kopuru berean, eta mila begikune bazter guztietan Namaste atseginean. Birikak hats arraroz betetzen dira hemen. Koloreak ostadarraren anonimoak dira, bestelakoak. Kaleetatik paseoan aritzea abentura hutsa da Katmandun. Jende mordoa dabil harat-hontat ikustatzeari etekin handiena atera nahian, ikusteko hiria baita Katmandu. Edozein txoko izaten da adierazgarria. Hiritik bertatik kanpo ere hedatzen da giro berbera. Jendea apalagoa agian, baina koloreak, usainak eta iruditeriak ez du parerik. Animalia izutu baten begiekin munduratzen zara goizero hemen. Elefantea zara, gepardo arina, begi handidun jirafa, antilope izukoia, errinozero kubiko grisa. Katmandu asegaitza da, gure kuriositatea bezala.»

Publicidad

Hiri horretako zoragarritasunez bizpahiru egunetan gozatu ostean (Fire and Ice jatetxeko pizzak, Themeletik paseo luzeak eta lassi goxoak edanez,..) motxila prestatu eta bidean abiatzen zara, Nepaleko hautsez beteriko karretera zorabiagarrietan barna. Bidaia luzeak izaten dira, baina ez zara aspertzen, bazterretan jendearen begiradak etengabe jasotzen baitituzu.

Manaslura joateko egin behar den lehen etapa oso luzea da. Geuk horrela egin genuen: Goizeko 05:00etan sartu ginen autobus batean, eta Besi Sahar herrian dal bhat goxoa jan ostean, Dharapaniraino abiatu ginen 4x4etan. Bide hori zoragarria da, baina euri asko bota zuenez sekulako ur-jausien azpian iragan behar izan genuen kotxeekin. Bidea malkartsua da, eta bere arriskua badu tarteren batean. Dharapanin lodge hartu genuen, hurrengo egunean oinez hasteko gogoz. Hor hasten da bidea, bide luzea, ederra, eta pixkanaka altuera irabazten joango gara.

Publicidad

Toki honetan bidea bitan banatzen da. Gora segituz gero Annapurnaren zirkuitua hartzen da Thorong La lepoa zeharkatuta. Geuk, eskumatara hartuko dugu eta beste lepo batera abiatuko gara hiruzpalau egunetan: Larkya pass, 5000 metro gaindituta.

Horra heldu baino lehenago Manaslu handia ikus daiteke. Harritu egingo gaitu bere tamainak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad