Borrar
Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625

Chogoriren krudelkeria

juanra madariaga

Lunes, 8 de febrero 2021, 13:48

Comenta

Eguraldi exkaxa izan dugu asteburuan. Euria barra-barra, haizea, hezetasun nonahi, eta zerua inoizkorik grisena. Egia esan, inora joateko gogo gutxi izan dut. Baldintza klimatologikoek etxean barneratu naute ( bai eta pandemia nazkagarriak ere). Eguraldiaz izan naiz asteburu osoan prentsatzen, baina ez hemengo afrontuaz eta hemengo euri jasez, ez, K2 mendian (Chogori) egon litekeen eguraldiaz aritu naiz buruan bueltaka, kezkaturik, urduri, penaturik.

Asteburuan, bi lagun K2ko gailurrerako ekinaldian aritu dira buru-belarri, modu estoikoan: Ali Sadpara eta Juan Pablo Mohr (JP). Lehena pakistandarra, bigarrena txiletarra. Bi horiekin John Snorri islandiarra ere bazihoan.

Kontua da, lerro hauek idazten ari naizen une honetan alarma guztiak piztuta daudela, desagerturik baitaude marra gorria markatzen dituen 8000 metrotik gora, non eta munduko mendirik arriskugarrienetako batean, K2ko neguko dekoratuan. Bertako kanpamentu nagusian desagertutzat hartzen dituzte, eta erreskate lanak hasi badira ere, bertako haize bufadek eta tenperatura hotzek balizko salbamendu bat galaraziko dute seguruenik.

Alirekin tratu jatorra izan nuen Alex Txikonekin Nanga Parbateko gailurra neguan zapaldu eta gero Bilbora etorri zenean. Brometan aritzen ginen berarekin tortilla pintxoa eskatzean zuenean mosto batekin. «Hi, Ali, edanzak zerbeza, Alak ez hau eta hemen ikusiko!», eta barretan hasten ginen hirurok. Asko gustatzen zitzaion patata-tortilla. Pertsona hurbila, apala eta jatorra, inondik inora.

JP Manaslun ezagutu nuen. Txilekoa zela jakin nuenean bertako esamolde batzuekin aurkeztu nuen nire burua: «cachai po´loco, won», eta horrelakoak. Lehen minututik sortu zen bibrazio ona gure artean. Egunero hartzen genuen tartea txantxarako, JP irribarre errazeko mutila baitzen. Oso eskalatzaile indartsua zen alde fisiko zein psikologikoan. Duela bi urte Everest eta Lhotse kateatu zituen kanpamentu nagusira jaitsi gabe. Muturreko eskalada izan zen hura, indar erakustaldi boteretsua. Bidea urratuta zuen aurretik, eta ikusten zen Himalaiako handienak erraz zapalduko zituela urte gutxiren buruan, motibazio eta fanatismoaren maila oso altua baitzuen beti. Zein ondo pasatu genuen Manaslun Jonatan Garcia, JP, Alberto Urtasun, Julen Errandonea eta bostok. Nekez ahaztuko ditugu egun haiek, eta nekez ahaztuko zaitugu JP.

Orain, hemen pandemia beldurgarriak eta eguraldi txarrak etxean harrapatuta gauzkate, baina bero gaude. Bitartean, K2 mendiaren magalean, irudikaezinezko hotz batek arnas beroak itzali ditu betiko inolako eskrupulurik gabe, mendizaleok altueran dugun zaurgarritasuna agerian utziz.

Himalaian mirakuluak gertatzen dira inoiz, baina seguruenik neguaren parametroek ez dute berriz urrikalpenik izango, eta dramaren luze-laburrak laster definituko ditugu. Samina eta pena handia estaltzeko ederra litzateke bizirik baletoz. Insha'Allah

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Chogoriren krudelkeria

Chogoriren krudelkeria