Borrar
Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Kolitzako baseliza.

Deiadar Mendien Eguna Kolitzan ospatuko da igandean

Enkarterriko mendi enblematikoenetakoa da Balmasedako tontorra, ospakizunaren agertoki berezia

elcorreo.com

Martes, 6 de septiembre 2016, 23:52

Deiadar Mendien Egunaren agertokia Balmasedako tontorra izango da. Igande honetan Kolitzan ospatuko da Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako 13. edizioa. Helburua kirolean eta kulturan oinarritutako «oso jardunaldi berezia ospatzeko bidea zabaltzea» da.

Aurreko urteetan, jaia beste lau deiadar tontorretan ospatu da: Gorbeia, Ganekogorta, Sollube eta Oiz.

Bizkaiko Batzar Nagusiek, erakundea berriro lanean hasi osteko 25. urteurrena zela-eta 2004an martxan jarritako tradizioari jarraipena emanez, ohiturarekin jarraituko dute, bost mendi talderekin elkarlanean: Balmaseda Mendi Taldea, Gailurra (Bilbo), Ganzabal (Lemoa), Sollube 707 (Bermeo) eta Alpino Tabira (Durango).

Igandeko igoerea 09.30ean hasiko da Balmasedako San Seberino plazatik. Parte hartzaileak Kolitzako tontorrera igoko dira, 12.00etan adarrak jotzeko tradizioa beteteko, 6,2 kilometroko igoera egin ondoren.

XIX. mendeko kontakizun erromantikoak gogoratuko dituen jardunaldian, beren beregi egun horretarako egin den eta urtez urte deiadar mendi batetik bestera eramaten den adarra erabiliko da berriro. Kolitza mendian entzungo den adarraren soinuaren ostean, antolatzaileek jaigune txiki bat prestatu dute, eta bertan ez dira faltako musika, dantzak eta jateko pixka bat. Enkarterrian tradizio handia duten putxerak izango dira hamaiketakoaren parte.

Aurtengo kirol igoeraren arduraduna izan den Balmaseda Mendi Taldeak, tradizioa betez, lekukoa emango dio Bermeoko Sollube 707 taldeko ordezkariari, 2017an Sollube mendirako igoera antolatu dadin, deiadar mendietara egiten diren igoeren zikloarekin jarraitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Deiadar Mendien Eguna Kolitzan ospatuko da igandean

Deiadar Mendien Eguna Kolitzan ospatuko da igandean