Borrar
Tenologiaren ondorioak

Etorkizuneko Super Bowl- a

Microsoft- ek, jarraituena den kirol ekitaldia, urte batzuen buruan nola gozatuko den erakutsi du ikuspegi bikain batez

izaskun moyano

Domingo, 7 de febrero 2016, 03:03

Etxeko egongelatik paseatzen diren jokalariak, hatzamarrarekin egindako keinu baten bidez zabaltzen diren estatistika eta estrategiazko jokaldiak... kirol emankizunen etorkizuna ikusgarria izango da Microsoft- en arabera. Konpainiak Super Bowl- a bezalako partidu garrantzitsuak datozen urteetan nola ikusko diren amestera ausartu da.

Enpresa estatubatuarrak erakutsi duen legez, denboran aurrera egin ahala futbol amerikarraren edota beste kirolen baten emankizuna jarraitzearen esperientziak zerikusia gutxi du egungoarekin. HoloLens- ekin, Google Glass- en tankerako tresna, ikuslearen begien aurrean hainbat irudi eta hiru dimentsioko aukera ezberdin agertuko dira.

Aurrerapen hau baimenduko duen teknologia oso hurbil dago. Izan ere, arduradunak urteko lehen hiruhilabetean ekingo diote lanari. Hala ere, bere merkaturatzea oraindik urrun dago; erabiltzaileentzako kostuak oso garestiak baitira egun.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Etorkizuneko Super Bowl- a

Etorkizuneko Super Bowl- a