Borrar
Gotzon Mantuliz, 'Safari Wazungu' saioko aurkezlea.

«Kanpin-dendan zaudela lehoi bat bueltaka entzutea baino hoberik ez dago»

El Conquis-en bukaerarekin batera famatuek Afrikan biziko dituzten abenturak ikusteko unea iritsi da, Gotzon Mantulizek aurkeztutako 'Safari Wazungu' saioan: «Ez nuke inoiz Supervivientes-en parte hartuko»

izaskun moyano

Domingo, 5 de junio 2016, 00:29

Erizain ikasketak burutu zituen Gotzon Mantulizek (Getxo, 1988) eta klinika batean lanean izan ostean, utzi eta Afrikara egin zuen alde. Gazteak bidaiatzea maite du, eta agentzia batekin harremanetan jarri ostean herrialde afrikarrean gidari gisa lanean aritu izan da luzaroan. Izan ere, 'El Conquistador del Fin del Mundo' irabazi ostean, euskal telebistak berarengan konfiantza jarri du 'Safari Wazungu' (Astelehenetan ETB 2n) saioko aurkezle izan dadin.

«Afrikan etxean bezala sentitzen naiz». Izan ere, txoko ugari ezagutzen ditu Gotzonek. Saioan, Iturralde futbol-epailea, Roteta sukaldaria, Yong Li txinatar-euskalduna edota Coman beste reality batzuetan parte hartu duen afrikarrak abentura handia biziko dute Namibia, Botswana eta Zimbauen.

Baina ez da bizirauteko borrokatu behar den programa. Hauek, kanpin-dendetan egingo dute lo, kamioietan garraituko dira eta harriekin sua egin beharko dute. Hala ere, «adi ibili beharko dute oinetakoetan narrastiren bat edo beste aurki ez dezaten», dio aurkezleak txantxetan; Gotzonek ez bailuke inoiz Supervivientes bezalako reality batean parte hartuko. «Abentura maite dut, ez fama eta txutxumutxuak».

Erronkak atsegin dituen harira, Pekin Express saioa asko gustatzen zaio. Hori dela eta, Cristina Pedroche aurkezlea begiratzeko ispilutzat du. «Gidari gisa nola aritzen den gustuko dut». Azken finean, madriltarrak eta getxotarrak tankerako saioak aurkezten dituzte.

Baina ez da gogoko duen saio bakarra. Jesus Callejak zuzendutako 'Planeta Calleja' asko ikusten omen du. Mendigoizaleak maiz burutu ditu erronka arriskutsuak inolako esperientziarik ez duten pertsonaia famatuekin. Besteak beste, Albert Rivera, Soraya Saenz de Santa María edota Pedro Sanchez politikariekin desertuan zehar rallyan eta altuera handiko mendiak eskalatzen aritu izan da. Gotzoneri erronkak izugarri gustatzen zaizkio, eta pozik erdietsiko lituzke Eusko Jaurlaritzako kideekin ere. Gazte legala dugu Gotzon; izan ere hauek «onik» itzuliko lituzke.

Oraindik ez da puntu honetara iritsi, hala ere 'Safari Wazungu'-n panorama euskalduneko jende famatua ezagutu du. Aurretik aipatutako Iturralde futbol-epailea zein Roteta sukaldaria Afrikan abenturaz abentura ikusteak asko harritu du Gotzon; batez ere, hurbileko harremanetan, momentu polit asko bizi izan naitituzte. Hala ere, telebistan agertzeaz oso ohituratuta daudenez, askotan aurreratu egiten ziren. «Noiz edo noiz arreta deitu izan behar nien», adierazi du txantxetan.

Batzuek beste batzuek baino gehiago hartu dute parte, gogorregia zela kexatuz. Dena den, guztiek «umeak bezala disfrutatu dute». Saioan ez da kanporatzerik egon eta denak abenturako protagonista izan dira hasieratik bukaerara. Honek, guztien arteko norgehiagoka areagotu zuen; baina barre ugari burutu dituzte. «Oso dibertigarriak izan dira tribuetan integratzea saiatzen ziren uneak»- gogoratu du irribarretsu- «beraien dantzak ikastean, haien arropa soinean jantziz edota guztiak batera hizkuntza ezezagunean gogor abestuz».

«Afrikaz maiteminduta nago»

Leopardoa da Gotzonen animalia gogokoena. Zuzenean ikustean estimatu zuen bere edertasuna; eta horrez gain, oso moldakortzat du, bera bezala. Izan ere, Gotzon «ez du beldurrak isutzen»; denetatik egin du gazte getxotarrak. Kokodriloekin igeri, zubi altu batetik puenting egin ostean, animalia arriskutsuez inguratu da. «Kanpin-dendan zaudela lehoi bat bueltaka entzutea baino hoberik ez dago».

Hala eta guztiz ere, hastapenak gogorrak dira guztiontzat. Herrialde afrikarrean gidari gisa lanean hasi zeneko «egun gogorrak» biziki gogoratzen ditu Gotzonek. Arazo ugariri egin behar izan zion aurre taldeko buru gisa. Besteak beste, txangoko kamioiari gurpila apurtzean, eguraldi desegokiari aurpegi ematean, bisitarien bati zerbait gertatu eta laguntza eskeintzean... aurrera atera behar izan zuen taldea inolako eskarmenturik izan gabe. «Baina egoera hauek pairatu ostean asko ikasten da», gogoratzen du pozik.

Afrikan bizi izan ditu momentu ahaztezin guzti hauek. «Euskal Herrian nagoenean faltan botatzen dut». Namibiako paraje ederrez gogoratzen da, baita bertako basamortu zaharra eta tradizioez ere. Botswana bihotzean darama, bertako safari librean ezagututako fauna ikusgarriarekin batera. Eta Zimbauek «amaiera bikaina» eman dio 'Safari Wazungu'-n bizitako abenturari.

Saio honek bera garaile atera zen 'El Conquistador de Fin del Mundo' realitya ordezkatzen du astelehen gauetan. Izan ere, Julian Iantzi lagun handitzat du. Beraren aurka burutu zuen, hain zuzen ere, Pagasarrira igotako apustua eta Gotzonek, abenturazale jaioa den bezala irabazi egin zion. Erronka honetan nafartarra garaitu zuen bai, baina Iantzi baino audientzia handiagoa lortzearen ideia alde batera utzi du getxotarrak. Izan ere, liburua idatzi, Hugo Bosseko modelo gisa aritu, erizain ikasketak bukatu, Afrikako safariak gidatu, 'El Conquis' realitya irabazi, eta orain 'Safari Wazungu' saioko aurkezle gisa aritu ostean, «ametsa errealitate bihurtu dut».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Kanpin-dendan zaudela lehoi bat bueltaka entzutea baino hoberik ez dago»

«Kanpin-dendan zaudela lehoi bat bueltaka entzutea baino hoberik ez dago»