Kirmen Uribe, Aduriz eta Argiñano, Durangoko Azokako iragarkian
Mende erdi bete berri duen ekitaldiaren bideoan Reyes Prados kazetaria, Nagore Aranburu antzezlea eta Miguel Etxenike fisikariak ere parte hartu dute
Silvia Cantera
Jueves, 5 de noviembre 2015, 00:22
Laster Durangon euskal kultura maite duten milaka pertsona batuko dira. Argitalpen berriak bertan aurkeztuko dira eta talderik garrantzitsuenen azkenengo abestiak zuzenean entzuteko aukera izango da. Azokak asteburu honetan 50 urte bete dituenez, aurtengoa edizio berezia izango da.
Mende erdiko historia gogoratzeko, antolatzaileek azokari bost eguneko iraupena ematea erabaki dute. Abenduaren 4tik 8ra arte, idazle, musikari eta euskal kulturarekin erlazionaturiko beste hainbat pertsonai ospetsu ezagutzeko abagunea izango da. Izan ere, batzuek, Durangoko ekitaldi famatuenean parte hartu dute dagoeneko. Atzo lau bertsio dituen azokaren 50. edizioko iragarkia aurkeztu zuten.
Euskal kulturaren alde egiten duten zortzi protagonistak azokan daude. Nagore Aranburu aktorea, Kirmen Uribe idazlea, Reyes Prados aurkezlea, Aritz Aduriz futbolaria, Karlos Argiñano sukaldaria, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Jamixel Bereau Kalakan musika-taldeko kidea eta Maite Goñi teknologia berrietan aditua iragarki berrian agertzen dira. Guztiek Shakespeareren esaldirik ezagunena esango dute eta Durangoko Azoka 'badela' adostuko dute.