Finalerako bidean sartu dira Lea Artibaiko bertsolari gazteak
Hego Uribeko taldearen kontra finalaurrekoa jokatuko dabe, hilaren 18an; Busturialdeko gazteak Durangaldekoen aurrean izango dira, 16an
IRATXE ASTUI
Markina-Xemein.
Miércoles, 11 de marzo 2020
Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketa aurrera doa eta, dagoeneko, erabakita dagoz azken finalaurrekoetan izango diran eskualdeetako ordezkarien izenak. Zonaldeko bertsolariak zorioneko dagoz, bai Busturialdea eta bai Lea Artibaiko gazteek auretengo sariketaren finaleko aurreko atetik igarotzea lortu dabe eta. Lea-Artibaiko taldea, hain zuzen be, Markina-Xemeingo kultur aretoan atzo jokatu zan kanporaketan irabaztea lortu eban.
Publicidad
Uribe Kostakoen kontra egin zan norgehiagokan, herriko Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleek izan ziran. Saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Ander Arrienek, Beñat Romerok eta Jone Antsotegik osatu dute. Idazkari lanetan Idoia Anzorandiak jardun dau. «Lea-Artibai taldeak, beraz, martxoaren 18an Sopelan Hego-Uribegaz jokatuko dan bigarren finalaurrekorako txartela lortu dau», iragarri eben Bizkaiko Bertsozale Elkartetik.
Saio hori Ander Deuna ikastolan egingo dabe, 9.45ean. Lea Artibaiko 18 urterarteko parte-hartzaileak Sara Asenjo, Amaiur Galdos eta Ariane Sololuze izango dira. Nagusien taldearen barruan, Nahia Ibarzabal, Garazi Navarro eta Aitzol Goitia agertuko dira. Lehenengo finalaurrekoa, baina, hilaren 16an izango da, Iurretako Orobigoitia institutuan, goizeko 10.00etan.
Talde plana
Horretan Busturialdeko gazteak taula ganera igoko dira eta, aurrez-aurre, Durangaldeko taldea eukiko dabe. Hori gainditu ezkero, bertokoak finalerako txartela lortuko leukie. Saio bakotxeko irabazleak hilaren 26ko finalera pasauko dira. Gazteen arteko hartu-emona sendotu gurean, sariketaren sari nagusia talde plana izango da, aurtengoan be.
«Finalistek garaikurrak jasoko dabez, baina sari nagusia txapelketan parte hartuko daben gazte guztientzako egun osoko plana izango da, gai-jartzailea eta epailea parte dirala», azaldu dabe. Horrez gain, bertso onenari eta bizkaiera dotoreenari sariak izango dira. Aurten, ganera, sari barria sortu dabe, «kantaerarik onena daukan bertsolariarentzako», zehaztu dabe.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión