BBK Bertsolari Gazteen BBK sariketaren parte hartzaileek Bizkaiko bertso eskoletan dabilz. E. C.

Busturialdeko bertsolari gazteakaz oholtza ganean hasiko da gaur BBK sariketa

Enkarterri/Ezkerraldea taldea aurrez aurre eukiko dabe bertokoek Barakaldon jokatuko dan txapelketaren lehengo kanporaketan

IRATXE ASTUI

gernika-lumo.

Lunes, 2 de marzo 2020

Abian da, gaurtik aurrera, XXVIII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Beste urte batez, 1992tik geroztik antolatzen dan txapelketa honen helburua da, «euskal kulturaren eta Euskal Herriko usadiozko hizkuntza-adierazpideen alde egitea», besteak beste. Txapelketaren indar-guneetako bat, bestalde, «bertsolari gazteei emoten deutsen aukera izaten da, euren buruari proba jarri eta erronka egiteko», azaldu dabe antolatzaileek.

Publicidad

Sariketa atontzeko orduan, erakunde honegaz batera dabil alkarlanean Ikastolen Alkartea eta Bizkaiko Bertsozale Alkartea. Aurtengo BBK sariketan, zortzi taldek -Bizkaiko beste horrenbeste eskualdetakoak- parte hartuko dabe, eta finala hilaren 26an jokatuko da Bilboko BBK Salan, arratsaldeko 18.00etan. Guztira 48 parte-hartzaile lehiatuko dira; sei gazte talde bakotxeko, hain zuzen be.

Ohiko dan lez, 18 urte artekoak jardungo dira, batetik, eta 18 eta 24 urte artekoak, bestetik. «Herrialdean daukagun bertso eskolen sare zabalari esker erraza da taldeak osotzea», azpimarratu eban Ikastolen Alkarteko ordezkaria dan, Juanjo Respaldizak. Horrezganera, talde lana lantzea be bilatzen dabe: «BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat taldeka jokatzen dala da. Hau da, taldekideen lana talde moduan balora-tzea bilatzen dogu», azaldu eben sariketaren bultzatzaileek.

Probaren lehen saioa Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango da, gaur, 10.30ean. Bertan Busturialdeko gazteak Enkarterri/Ezkerraldea taldekideen aurrean neurtuko dira. Bigarren bertso norgehiagoka bihar jokatuko da Igorreko Arratia BH institutuan, 11.30ean. Kasu horretan, Arratia eta igezko sariketaren irabazlea izan zan Durangaldeko taldeak igoko dira oholtza gainera.

Finalaurdenetako beste bi kanporaketak martiaren 9an, Mungian (Uribe Butroe-Hego Uribe) eta hilaren 11n, Markina-Xemeinen (Uribe Kosta-Lea Artibai) egingo dabez. Aurreko saio bakotxeko irabazleak finalaurekoetara pasako dira. Fase horretako saioan, izan be, martiaren 16an, Iurretan eta 18an, Sopelan jokatuko dabez. Hortik atarako diran irabazle biak Bilboko finalerako txartela eskuratuko dabe. Gazteen arteko hartu-emona sendotu gurean, sariketaren sari nagusia talde plana izango da, aurtengoan be.

Publicidad

«Finalistek garaikurrak jasoko dabez, baina sari nagusia txapelketan parte hartuko daben gazte guztientzako egun osoko plana izango da, gai-jartzailea eta epailea parte dirala», azaldu dabe. Horrez gain, bertso onenari eta bizkaiera dotoreenari sariak izango dira. Aurten, ganera, sari barria sortu dabe, kantaerarik onena daukan bertsolariarentzako. «Bertsoen mamiaz aparte, zelan esaten dan kontuan izan behar da eta», nabarmendu dabe.

Bertsolari Gazteen XXVII. BBK sariketaren igezko edizioako finala Hego Uribe eta Durangaldea taldeen artean jokatu zan, Bilbon. 466.50 punturekin irabazi eban sariketa Durangaldea taldeak. Hego Uribe taldeak, barriz, 407 puntu batu ebazan. Finaleko Bizkaiera onenaren saria Bittor Altubek jaso eban. BBK sariketa «kulturari eta bereziki Euskadiko kultura eta hizkuntzaren tradiziozko adierazpenak bultza-tzeko egiten da».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad