Zeanuriko Erroten XV. Ibilbidea igandean ospatuko dute
Ekimen honek euskal herritarrei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera ematea du erronkatzat, baita udalerriaren historian errotek izan duten garrantzia azaleratzea ere
UNAI SARRIUGARTE
Asteartea, 3 maiatza 2022, 20:22
Zeanuriko Erroten XV. Ibilbidea igandean, maiatzaren 8an, ospatuko dute. Joko Alai Elkarteak atondutako 2022ko egitasmoa goizeko 09.00etan abiatuko da, aurten 15. edizioa izango duelarik. Ekimen honek euskal herritarrei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera ematea du erronkatzat, baita udalerri bizkaitarraren historian errotek izan duten garrantzia norbanakoei azaleratzea ere.
Zeanurik orotara 18 errota aurkezten ditu, gehienak gaur egun bertan behera utzita daudelarik, nahiz eta batzuk berriztatu dituzten ere, guzti horiek hidraulikoak direlarik. Ibilbidean barrena bederatzi erroten aldamenetatik igaroko dira, eta hirutan (Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin, alegia) sartu-irtenak egingo dituzte.
Guztira ibilbidea 18 kilometrokoa izango da, baita 12 kilometroko ibilbidea laburrago bat izan ere, umeentzat bideratuta egongo dena. Aipatu bezala, irteera goizeko 9etan izango da herriko plazatik eta bertara bueltatuko dira bederatzi erroten aldemenetatik igaro ondoren.
Ibilbidea luze xamarra da, baina antolatzaileak seguru dira hitzorduari erantzuteak mereziduko duela, erroten ondare historiko-etnografikoa ezagutzeaz gain, udaberrian naturak azaltzen dituen kolore ikaragarriez gozatzeko aukera izango baitute herritarrek.
Kultura eta ingurumena uztartzen dituen egitasmo honen atzean Joko Alai elkarteaz gainera, beste hainbat laguntzaile eta eragile ere badaude, hala nola, Gastronomía Cantábrica, Grupo Solitium, Arratiako Gurutze Gorria, Beintxa Eraikuntzak, Zeanuriko Udala, Gorbeialde eta Txapó Creativos.