Borrar
Urtea hasi zenetik Amazoniak 72.843 sute jasan ditu

Urtea hasi zenetik Amazoniak 72.843 sute jasan ditu

Hainbat adituk iragarri dutenez inoiz gertatu den hondamendi natural larriena izan daiteke

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 22 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtea hasi zenetik Amazoniak 72.843 sute jasan ditu. Hainbat adituk iragarri dutenez inoiz gertatu den hondamendi natural larriena izan daiteke. Azken asteotan abiarazitako sute erraldoiek ezbehar ikaragarria eragin dute. Azken astean 68 erregistratu dira indigenen lurren eta babesguneetan.

Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak dudan jarri ditu datuok. Edonola ere, NASAk espaziotik ateratako irudi eta bideoek agerian utzi dute sutan dagoen eremua erraldoia dela.

Sute gehienak deforestazioa jasan duten guneetan piztu dira. Hauexek hiru minutuero futbol zelai baten dimentsioetako baso eremua irensten dute. Azken egunotan eragindako ke zutabe erraldoia Sao Paulo hirigunera iritsi da, bertan arazo ikaragarriak eraginez.

Azken urteotan klima aldaketa dela medio zonaldeak jasan dituen tenperatura igoerak eta euri ezak lehorte ikaragarriak eragin ditu esparru horietan. Gainera, honi azken urteotan bertan egiten diharduten zuhaitz mozketa eta kontrolik gabeko eragindako suteek lagundu egin dute sua hedatzen.

Munduaren birika izenarekin ezaguna den esparruak gizarte osoaren osasunari eragiten dio zuzenean. Amazoniak urtero 2.400 milioi tona CO2 xurgatzen ditu. Zehatzago esanda, mundura igortzen den CO2 guztiaren laurden bat.

Sute horien erritmoak beherakada bat sumatzen ez badu, Amazonia laster desagertzeko arriskuan egon daiteke. Esparru babestu honetan piztutako suak ez badira itzaltzen bertan banandutako baso txikiak besterik ez dira geldituko. Hori dela medio, Amazoniak ez du munduko biriken funtzio beharrezko hori betetzeko gaitasunik izango.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios