Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bereziak dira urriko astelehenak Gernika-Lumon, Busturialdean eta, neurri batean, baita Bizkai osoan ere. Lehen sektorearekin zeharo lotutakoak. Hiria eta elizaurrea 1882an batu ondorengo udalerrikoa lurraldeko azoka garrantzitsuenetakoa da. Bai behintzat ikur modura hartutakoa. Eta hilabeteon bereziki dario distira, nekazaritzak eta abeltzaintzak egunerokoan bestelako presentzia zutenekoaren antzekoa.

Lehena -estraineko domekaren ostekoa, zehatz-mehatz- eta azkena dira entzutetsuenak, jendetza erakartzen dutenak. Aurten 8an dator ganadu azoka, Bizkai, Nafarroa eta Gipuzkoako 120 abelburu bilduko dituena. Pirinioetako arrazako lehiaketak berorren inguruko sustapenean eta zabalkundean eragin nahi du, eta hobekuntza genetikoak egindako urratsak plazaratzea ere bada bere xedeetakoa. 24 ganadutegi izango dira orotara bertan; horietako 13, bizkaitarrak. Lehen mailako erakuslehioa da honakoa, abeltzain askoren lan eta nekeen berri ematekoa eta horiei esker lortutakoaz gozatzekoa.

Lehen sektoreari ez zaio dagokion eta merezi duen aitortzarik egiten. Baserri giroarekiko urruntze prozesua gertatu da azken hamarkadotan, gizartea gero eta urbanoagoa delako, asfalto gainekoa. Eta horrek, jakina, mundua ulertzeko modu zehatz bat dakar, ama lurretik urrun samarrekoa. Hala, nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin lotutakoek iraganeko ematen dute, zaharren kontua. Baina ezin okerrago dabil hori uste duena. Etorkizunari begirako gako nagusietakoa baserri eta ganadutegietan dagoelako. Nahitaezkoa delako jasangarritasun ekonomiko eta soziala landu eta ahalbidetzea, kalitatea lehenestea, ingurumena errespetatzea edo-ta hauei atxikitako antzeko beste helburu eta erronka asko aldi oro aintzat hartzea, agenda politikora bete-betean eramatea.

Urriko lehen eta azken asteleheneko azokak errealitate horretara hurbiltzeko bitartekoere badira. Lehen sektorea bistaratzeko, horren inguruan dagoen guztiaz ohartzeko. Herritar eta kontsumitzaile gisa zuzen eragiten digulako, gure nortasunaren parte delako. Zenbat eta arduratsuago izan orduan eta balio handiagoa emango diegu zeregin horretan dabiltzanei. Txikitik eragitea dagokion herri batek oso argi izan behar luke hori. Munduari ekarpena egitea eta norbere burua aniztasunez janztea ez daudela kontrajarrita sustraikoa babestearekin. Alderantziz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios