Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Orotara sei kanporaketak, hiru finalaurrek eta final batek osatuko dute, abenduaren 18an ospatuko dena Bilbao Arenan
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 21 de septiembre 2021
Urriaren 3an abiatuko da Durangon Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Orotara sei kanporaketak, hiru finalaurrek eta final batek osatuko dute lehiaketa, abenduaren 18an ospatuko dena Bilbao Arenan. Guztira 36 bertsolarik esku hartuko dute, Udaberriko Fasetik sailkatutako 28 bertsolarik, eta, 2018ko finalaurrekoetan abestu zuten beste zortzik.
Publicidad
Bilboko Rekalde Aretoan aurkeztu da astearte honetan, irailak 21, ekimena. Bertan hainbat pertsonaia publikok parte-hartu dute, hala nola, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidenteak, Ione Narbaiza Bizkaiko Txapelketako arduradunak eta Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak.
Kanporaketa faseak Durangon, Igorren, Ortuellan, Mungian, Elorrion eta Getxon gauzatuko dira, hurrenez hurren. Finalaurreak, berriz, Etxebarrian, Galdakaon eta Larrabetzun lehiatuko dira. Aipatu bezala, finala Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan izango da abenduaren 18an.
Finalaurrekoetarako txartela 10 bertsolarik lortuko dute, eta, han 2018. urtean finalista izan ziren 8 bertsolariak izango dituzte aurrez aurre oholtza gainean. Bestalde, hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntuazio altuena eskuratzen duten bostak igaroko dira final handira.
Bertso saioetarako sarrerok bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke. Antolakuntzatik hauexek internet bidez erosteko gomendatzen dute, aforoei dagokienez arazorik ez sortzeko. Oraindik sarrerarik geratzekotan, egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke, 16:00etatik aurrera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión