Urdulizen jokatuko da lehenengo saioa, igandean
Udalerriko kultur etxean hasiko da txapelketa, 17.00etan
Igande honetan ospatuko da Urdulizen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen faseko lehen saioa. Udalerriko kultur etxean izango da, 17.00etan eta sarrerak salgai daude dagoeneko bertsosarrerak.eus atarian.
Bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da, eta ez Bilbao Arenan, 2012tik gertatzen zen bezala.
Bada, lehenengo saioan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Aitor Bizkarra Ruiz; Garazi Navarro Ugarteburu; Garikoitz Sarriuarte Oinandia; Izaro Bilbao Arostegi; Koldo Gezuraga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga egongo da. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Esan bezala, sarrerak salgai daude webgunean, eta sarrerarik geratuko balitz, Urdulizko Kultur Etxeko txarteldegia zabalduko dute igandean bertan, 16.30ean.