Borrar
Uniced erakundeak munduko 64 herrialdeetan larrialdi egoeran dauden haurrei lagunduko die. UNICEF

Unicefek bere historiako deialdirik handiena egin du

Larrialdi egoeran dauden haur kopuru «izugarriak» erakundea kezkatuta dauka

nahikari cayado

Igandea, 15 abendua 2019, 23:43

Comenta

Unicefek 4.200 milioi dolarreko (3.800 milioi euro baino gehiago) deialdia jarri du abian munduko 64 herrialdeetan larrialdi egoeran dauden 59 milioi haurrei heltzeko. Egoera berean dauden helduak kontuan hartuz, deialdi honek guztira 95 milioi pertsonentzako laguntza biltzen du. Datu hauek orain arte egindako deialdirik handiena dela ziurtatzen dute. Izatez, 2010. urtean eskatutako fondoak 3,5 aldiz txikiagoak ziren.

«Munduan, jarraipen eta errejistroa egiten hasi ginenetik, inoiz baino haur gehiago ikusten dugu larrialdietarako laguntza beharrizanarekin. Lau haurretatik bat gatazka edo hondamendiak kaltetutako herrialde batean bizi da», ezagutzera eman du Henrietta Fore Unicefeko zuzendari exekutiboak. Aldi berean, bere kezka plazaratu du ere: «Gatazkak kausa nagusia izaten jarraitzen du, baina milioika haurrek ezinbesteko laguntza bilatu behar izaten dute gosea, gaixotasun infekziosoak eta klima aldaketarekin lotutako muturreko fenomenoak direla eta», gehitu du Forek.

Esandako guztia 'Haurrentzako Ekintza Humanitarioa' izeneko txostenean bildu da, abendu hasieran Bilbon aurkeztu zena. Bertan parte hartu zuten Meritxell Relañok, Genevako Unicefen Larrialdi Programen bulegoko zuzendariordeak, eta Blanca Carazok, Unicef Espainiako Batzordeko Programa arduradunak. «Milioika haur eta gazte larrialdi egoera etengabean bizi dira. Haientzat egiten dugu lan egunero, edonondik ere, jolasteko, eskolara joateko, medikura joateko edo ur garbia eta jakiak izateko aukera izan dezaten», gogoratu zuen Relañok.

Bestetik, eta Carazok, aipatu zuenez, «larrialdietan Unicefen lanean laguntzen duten pertsona eta erakunde guztien konpromisoari esker, 2019an lorpen garrantzitsuak lortu ditugu, esate baterako, desnutrizio larriaren aurka 2,1 milioi haur tratatzea, edo 2,6 milioi haur eta zaintzailek laguntza psikologikoa jasotzea». Hala ere, munduak etsaitasunezko tokia izaten jarraitzen du gatazketan harrapatutako milioika haurrentzat, beren etxeetatik ihes egitera behartuta egonik, hondamendi naturalen ondorioz suntsitutako tokietatik edo krisi humanitario kronikoetan bizirauteko borrokan egonik. Ahalik eta laguntza gehien behar dugu haurren beharrak asebetetzeko, babesteko eta zoriontsu hazi eta izateko», adierazi zuten aurkezpenean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Unicefek bere historiako deialdirik handiena egin du

Unicefek bere historiako deialdirik handiena egin du