Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre

Txapeldunen errezetak 'El Club del Tupper' saioan izango dira

Urrezko tuperra lortu zuten lehengo hiru irabazleak izango dira lehian, Juanito Oiarzabal, Joseba Beloki eta Karmele Larrinaga

Zurekin

Igandea, 30 abuztua 2020, 02:13

Comenta

Uda honetan EiTBn sukaldari onak diren aktore, aurkezle, musikari eta kirolariak topatu ditugu. Nahiz eta orain arte beste arloetan ikusi, sukaldean ederki moldatzen direla ikusi dugu 'El Club del Tupper' saioan. Aurpegi ezagunek plater bat prestatu behar dute astero.

Astelehen honetan, Javi Sierrak aurkeztutako gastronomia saioak, urrezko tuperra irabazi zuten lehengo hiru irabazleak izango ditu protagonista, hau da, Juanito Oiarzabal, Joseba Beloki eta Karmele Larrinaga. Oraingo honetan, diamantezko tuperra lortzea izango dute helburu. Lehiaketa ez da bat erraza izango.

Juanito Oiarzabalek amerikar erara egindako zapoa prestatuko du. Aurrekoan pil-pila lortzeko izandako trantzeekin, atzera ere arraina prestatzera ausartuko da mendizalea, nahiz eta orain, saltsa errazago batekin.

Bestalde, Joseba Belokik aurrekoan kokotxak egin zituen, eta saio honetan, bestelako errezeta bat prestatuko du, euskal pastela. Aukera arriskatua bezain gozoa izango da hautatutakoa, txirrindularia lehiaketa behin baino gehiagotan uztera planteatzera eramango duena. Amaitzea lortuko du?

Bukatzeko, Karmele Larrinagak zendutako nebari egingo dio omenaldia. Hark erakutsitako errezeta bat prestatuko du, piperrak hegaluzez beteak. Beste behin, lehiakideak aho zabalik utziko ditu Karmelek prestatuko duen plater bereziarekin; eta sukaldariaren paperean aritzeaz gain, beste rol batzuk betetzen ere ikusiko dugu, erdi aroko emakumearena adibidez.

Astelehen honetako 'El Club del Tupper' saioa umorez eta emozioz beteta dator, ez galdu, 22.30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Nork irabaziko du?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txapeldunen errezetak 'El Club del Tupper' saioan izango dira

Txapeldunen errezetak 'El Club del Tupper' saioan izango dira