

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 5 de octubre 2022, 16:16
Teknikerrek Hiperion egitasmoari esker Euskaditik bultzada teknologikoa eskainiko dio munduko espazioko norgehiagokari. Izan ere, proiektu hauxe gidatzen du erakunde honek, espazioko teknologia berriak lantzea eta etorkizuneko planeta-misioak eta horien premia zientifikoak hobetzeko teknika nobedosoak aztertzea helburutzat duena, alegia.
Ekimen hauxe munduko agentzia ezberdinen arteko elkarlana dugu, Europako Espazio Agentziaren (ESA), NASAren edo Esplorazio Aeroespazialeko Agentzia Japoniarraren (JAXA) artekoa, hain zuzen ere. Gaur egungo espazioko erronken helburuetako bat da proiektua, Ilargian nahiz Marten gizakien eta roboten esplorazioa eta ikerketa zientifikoko misioak abiaraztea oinarritzat duena. Horien adibide esanguratsua da NASA eta ESAren arteko lotura hauxe, Artemis programaren bitartez gauzatzen dena.
Artemis programak astronautak bidaliko ditu Ilargira datozen urteotan, bertara iritsiko den lehendabiziko emakumea izango duelarik tripulazioaren artean. Hortaz, Mars Sample Return (MSR) misioaren diseinuaz eta gauzapenaz arduratuko da, Martetik Lurrera laginak ekartzeko helburutzat izango duena.
Hala, testuinguru horren baitan, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko partaide den Tekniker zentro teknologikoak koordinatzen duen Hiperion proiektuak industria espazialarekin zerikusia duen Euskadiko enpresen I+G indartzea du egitekotzat. Ekimen honen bidez euskal industriaren hainbat eragileren ezagutza eta esperientzia uztartzea bilatuko da, etorkizun hurbil bateko misio espazialen premia zientifiko eta teknologikoei erantzungo dieten teknologia eta teknika aitzindariak garatu eta bultzatzeko.
Tekniker irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu euskalduna dugu, ikerketa teknologiko eta industrialean lanean buru belarri dabilena. 1995ean sortu zuen Eibarko Armeria Eskolako Ikasle Zaharren Elkarteak. Gaur egun, erakundean 287 pertsonak egiten dute lan, 24 milioi euro inguruko diru-sarrerak kudeatzen dituztelarik. Jarduera horietako diru-sarreren % 30a Eusko Jaurlaritzatik dator, % 45 jabego pribatuetatik eta % 20a Europar Batasunetik. Sektore industrialarekin eta teknologikoarekin erlazio estua aurkezten duten Europar Batasuneko 268 proiektutan parte-hartu du Teknikerrek azken hamarkadotan, 4,3 milioi euroko irabaziak izan dituelarik azken 10 urteotan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.