Borrar
Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Fotolia

Spinner tailerra eta jolasak izango dira maiatzean Okondon

Tailerra maiatzaren 8an izango da, 17.30ean, bertako Kultura Etxean

Paul Picado

Asteartea, 19 apirila 2022, 22:35

Comenta

Spinner tailerra eta jolasak izango dira maiatzean, Okondon. Tailerra maiatzaren 8an izango da, 17.30ean, bertako Kultura Etxean. Parte hartu nahi izanez gero, liburutegian bertan eman beharko da izena, maiatzaren 3a baino lehen. Plaza kopurua mugatua izango da, beraz, udalerrian erroldatuta dauden pertsonek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Bestalde, tailerrari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, 693 855 312 telefonora ere dei daiteke.

Spinner tailer horretan, spinner bat egiten ikasiko dute parte-hartzaileek. Baina nork egin zuen lehen spinnera, eta zergatik izan du hainbesteko arrakasta? Bada, egunkari batzuen arabera, Catherine Hettinger izeneko ingeniari kimiko batek asmatu zuen. Praktiketan zegoen, eta 1993. urtean patentea eskatu zuen berak egindako jostailu birakari baterako. Hala ere, Hettingerek berak esan zuen bere lagunetako batek asmatu zuela, baina Wikipediak bera hartu zuela asmatzailetzat.

Handik bi hamarkadetara oso ospetsu egin zen eta milioika saldu ziren mundu osoan. Horrela, zenbait ikastetxetan debekatu ere egin zituzten, ziotenez, ikasleen arreta galarazten zutelako.

Dena den, osasun arloan hainbat onura ere ekartzen dituzte. Esaterako, Estatu Batuetan edo Erresuma Batuan, autistei, arreta-defizita, estresa, antsietatea edo depresioa duten pertsonei laguntzeko tresna gisa saltzen dira. Hori egiaztatzen duen ikerlanik ez badago ere, badirudi antsietatea murrizten eta kontzentratzeko gaitasuna handitzen laguntzen dutela.

Eta zer dira spinnerrak? Erdiko ardatza eta bi, hiru edo beso gehiago dituen tresna birakaria da. Beso horien amaieran, kontrapisua duten uztaiak daude, eta bira egiten dute. Askotarikoak daude, bai formari, bai koloreari dagokienez; argidunak edota gauean distiratsuak direnak ere badaude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Spinner tailerra eta jolasak izango dira maiatzean Okondon

Spinner tailerra eta jolasak izango dira maiatzean Okondon