https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Siberiako adarbakarra eta gizaki modernoa batera bizi izan ziren

Siberiako adarbakarra eta gizaki modernoa batera bizi izan ziren

Siberiako adarbakar gisa ezaguna den errinozero erraldoia nola desagertu zen azaldu dute ikerketa batean

PAUL PICADO

Adelaida, Sydney, Londres, Herbeheretako eta Errusiako ikertzaile-talde batek berriki egindako ikerketa batean, Izotz Aroan bizi izan zen errinozero erraldoi eta iletsua nola sortu eta desagertu zen azaldu dute. Horrela, Siberiako adarbakarraren eta bizirik dauden errinozeroen arteko harremanari buruzko eztabaida luzearekin amaitu dute.

Hain zuzen ere uste zutena baino askoz ere gehiago bizi izan zen, eta diotenez, gizaki modernoekin ere bizi izan zen. Ikertzaileen arabera, Siberiako adarbakarra duela 36.000 urte inguru desagertu zen, ziur asko, bizitzen zen estepako larreak murriztu zirelako. Baina horren eragilea ez zen gizakia izan; klima-aldaketaren ondorioz murriztu ziren. Gaur egun, bost errinozero espezie bakarrik jarraitzen dute bizirik, eta antzina, 250 izan ziren.

Oso handia zen adar bakar bat zuen Siberiako adarbakarrak, eta 3,5 tona pisu zen. Errusia, Kazajstan, Mongolia eta Txinako iparraldetik ibiltzen zen, eta ez dago zalantzarik ikusgarrienetakoa izan zela. Hala ere, Australiako zentro batean egindako azterketa genetikoen arabera, Siberiako adarbakarra, bizirik egon zen errinozeroen familia bateko azkena izan zen.

Orain arte, Siberiako adarbakarra azken Izotz Aroa baino askoz ere lehenago (agian duela 200.000 urte) desagertu zela uste zen, baina ikerketa honen arabera, espeziea duela 39.000 urte arte gutxienez bizirik egon zen; ziur asko, duela 35.000 urte arte. Beraz, Siberiako adarbakarra lehen gizaki modernoekin eta neandertalekin batera bizi izan zen.

 

Fotos

Vídeos