Lillarden azkena?
Bucks taldearen antolatzaileak Akilesen ezker tendoia apurtu du eta 34 urterekin...
Damian Lillardek, Milwaukee Buckseko izarrak, Akilesen ezkerreko tendoia hautsi du. Erresonantzia magnetiko batek agerian utzi du urradura, eta diagnostiko horrek luzaroan bajan egotea uzten dio ... Lillardi.
Lesioarekin batera, Milwaukeren hondamendia heldu da. Giannis Antetokounmpo bakarrean ezinean ibili da Indanaren aurka eta Wisconsineko taldea play offetatik kanpo geratu dira lehenengo txandan.
Lillard 2023an iritsi zen Milwaukeera, Portland Trail Blazers taldean hamaika urte eman ondoren. Lesio honekin, batzuek uste dute ezin izango dela berriro goi-goian egon. Kevin Durantek, adibidez, lesio bera izan zuen. Kevin Durantek, adibidez, lesio bera izan zuen. Kantxetara ere itzuli da, baina baliteke lehengoa orain ez izatea, nahiz eta ligako izar handienetako bat izaten jarraitzen duen.
Antetokounmpo izan zen bere lagunari lagundu zion lehena. «Jende askok ez du ikusten Damek borrokatu behar izan zuena, baina egunero egon naiz haren ondoan eta gogorra da», esan zuen Antetokounmpok. «Zaila da bere posizioan egotea, baina inoiz izan dudan tipo gogor eta mentalki indartsuenetako bat da, eta horregatik da bera, eta aurrean jartzen zaizkion oztopo guztiak gaindituko dituela uste dut», gaineratu zuen.
Baliteke udazkenean Lilliard eta Anteto Bucks taldetik kanpo ikustea. Aurten udako merkatu bortitza espero da eta NBAn aldaketa asko izango direla zabaldu da.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión