Borrar
Biktimen gehiengoa, % 70a baso ezberdinen soiltzea ekiditeko lanean zebiltzan. Fotolia

Sekula baino ekologista gehiago erail zituzten iaz

Erasoen % 75 Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikan jazo ziren

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 14 iraila 2021, 11:27

Comenta

Sekula baino ekologista gehiago erail zituzten iaz, orotara 227 izan zirelarik. Horien hilketen gehiengoa Kolonbian eta Mexikon izan ziren. Erasoen % 75 Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikan jazo ziren. Datu lazgagarriok Global Witness Gobernuz Kanpoko Erakundeak eman ditu ezagutzera.

Global Witness erakundeak 2012. urtetik darama erailketa ekologisten inguruko informazioa biltzen. Azken urteotan izugarri handitu da zifra. 2018an 167 pertsona izan ziren, eta, 2019an 212.

Kolonbian hilketen herena inguru eman ziren, 65. Kolonbiaren atzetik Mexiko (30), Filipinak (29), Brasil (20), Honduras (17), Guatemala (13) edota Nikaragua (12) daude. Biktimen gehiengoa, % 70a baso ezberdinen soiltzea ekiditeko lanean zebiltzan. Sektoreei dagokionez, zuraren erauzketarekin (23), presen eraikuntzarekin (20), agroindustriarekin (17) eta meatzaritzarekin (17) zerikusia zuten krimenak ziren.

Txostenak dioenaren arabera, nazioarteko gobernu asko ez dira ingurumenaren defendatzaileak babesten ari, maiz horien aurka indarkeria egiten dutelarik, baita aktibistak isilarazteko interesa duten enpresen konplize izan ere. Hala, zifra lazgarriok ikusita Global Witness Gobernuz Kanpoko Erakundeak Nazio Batuei eskatu die «formalki onar dezatela ingurumen osasuntsua izateko eskubidea».

Globat Witnessek helburu konkretu bat du, planeta jasangarriago, zuzenago eta berdintsuago bat lortzea. Hori dela medio, basoen eta bioaniztasunaren aberastea lortu nahi dute, hau da, foku fosilak lurrean geratzea eta enpresak jendearen eta planetaren interesak lehenestea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sekula baino ekologista gehiago erail zituzten iaz

Sekula baino ekologista gehiago erail zituzten iaz