Borrar
Gazte batek Quebeceko banderaren ondoan dagoen Montrealgo estatua batera igonda. OLIVER JEAN / REUTERS
Quebec-ekin lankidetza proiektuak jorratzeko diru laguntzak eskatzekoa epea zabalik dago

Quebec-ekin lankidetza proiektuak jorratzeko diru laguntzak eskatzekoa epea zabalik dago

50.000 euroko zuzkidura orokorra izango da eta proposamenak eskatzeko epea otsailaren 28ra bitarte egongo da zabalik

NAHIKARI CAYADO

Sábado, 18 de enero 2020, 22:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtea hasi bezain laster ireki zuen Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak Quebec eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean bi aldeko 'jarduera eta lankidetza' proiektuak finantzatzeko diru laguntzen bigarren deialdia. 2017an Euskal Autonomi Erkidegoak eta Quebec-ek sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumaren baitan jorratutako gaiak biltzen ditu deialdi honek eta, horien artean, kultur eta hizkuntza politika arloetako jarduerak ere sartzen dira. Diru laguntzak eskatzeko epea otsailaren 28ra bitarte egongo da zabalik.

Diru laguntzak ondorengo alorretako proiektuen artean banatuko dira: Ikerketa, teknologia garapena eta berrikuntza; Ekonomia; Ingurumena; Hizkuntza politika eta Kultura. Azken bi hauetara bideratutako laguntzak, Etxepare Euskal Institutua 2020an eta 2021an zehar Quebec-eko lurraldean garatzen ari den kultur-lankidetza programarekin eskutik helduta joango dira.

Programa hori 2019an Eskozian garatu zen 'Scotland Goes Basque' egitasmoaren jarraipena izango da, eta Institututik aditzera eman dutenez, buru-belarri dabiltza horren prestaketa prozesuan.

Diru-laguntza guztietarako 50.000 euroko zuzkidura orokorra izango da. Proposamenek, Quebeceko eta EAEko kultur arloko pertsona juridikoen (hala nola artista, konpainia, talde, eta abar) arteko lankidetza harremanak edota joan etorriko proiektuak izan behar dute.

Diru-laguntza jasoko dutenak EAEko pertsona juridiko horiek izango dira, baldin eta aurkeztutako proiektua Quebeceko eskualdeko bazkide batekin partaidetzan egindako elkarlan bat bada. Informazio gehiago edota eskabidea egiteko inprimakia lortzeko, sakatu ondorengo esteka: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/quebec-kooperazio-proiektu-laguntzak/web01-tramite/eu/

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios