Pertsonen arteko salerosketen biktimen %28 haurrak direla salatu du UNICEFek
Covid-19aren pandemiak hori sufritzen dutenen kopurua igo dezakeela adierazi zuten atzo, pertsonen salerosketen kontrako nazioarteko egunean
NAHIKARI CAYADO
Osteguna, 30 uztaila 2020
UNICEFek adierazi duenez, pertsonen arteko salerosketen biktimen %28 haurrak dira, %20 neskak izanik. Portzentaje hori zenbakiz jarriz gero, mundu osoko populazioaren 4,3 milioi pertsona adingabe dira, Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera, urtean lan egitera behartzen dituzten umeak, horietako asko, salerosketen biktimak direlarik.
Atzo, uztailaren 30ean, salerosketen kontrako nazioarteko eguna ospatu zen. UNICEFetik kezkaturik ageri dira, izan ere, Covid-19aren pandemiak hori sufritzen dutenen kopurua igo dezakeela adierazi dute.
Azaldu dutenez, herrialde batetik bestera mugitzeko murrizketek, esaterako, haur errefuxiatuak jartzen ditu arriskuan. Antzekoa gertatzen da ere pandemiaren ondorioz krisi ekonomikoa sufritu izan duten familien umeekin ere, aurrera ateratzeko baliabiderik ez daukatenekin, alegia.
Beste alde batetik, koronabirusaren aurretik pertsonen arteko salerosketen biktimak zeudenak daude, edo horretatik bizirik irtendakoak, baina laguntza zerbitzuetara jo ezin izan dutenak. Alarma egoeran zerbitzua emateari eten zitzaion, beraz babesik gabe geratu omen izan dira haur asko eta asko.
Azkenik, konfinamenduan etxean egon izan diren haur ugariren kasuan, sexu-ustiapena helburu duen salerosketan biktimak izan dira, online bidez.
Horren guztiaren aurrean, UNICEFek eta Pertsonen Salerosketen Aurkako Nazioarteko Elkarteak (ICAT) beraien babesa eman nahi izan diete pandemia garaian haur zein helduei laguntzen aritu izan diren zerbitzu, polizia, gizarte-langile, ikuskatzaile, osasun-langile, aktibista edota bestelako erakundeei.
«Covid-19aren krisiak oraindik garrantzitsuagoa egin du horien guztien lana, batez ere pandemia garaian ezarritako murrizketek askoz ere gehiago zaildu egin baitute dena. Hala eta guztiz ere, ez zaie aitortzen pertsonen alde egiten duten lan guztia», adierazi dute bi erakundeek.