Borrar
Ortuellako San Felix ikastola. Pedro Urresti

Ortuellako San Felix ikastolak UNICEFen aintzatespena eskuratu du

Zehazki, umeen eskubideen alde eta herritartasun globalean hezkuntzarako erreferentzia zentroaren garaikurra irabazi du. Euskal lurraldean erakunde honen aitorpena jaso duen zentro bakarra da hauxe

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 24 urtarrila 2020, 22:03

Comenta

Ortuellako San Felix ikastetxeak UNICEFen aintzatespena eskuratu du. Umeen eskubideen alde eta herritartasun globalean hezkuntzarako erreferentzia zentroaren garaikurra irabazi du udalerri bizkaitarreko eskolak. Euskal lurraldean erakunde honen aitorpena jaso duen zentro bakarra da hauxe.

Garaikurraren banatze ekitaldia ostegunean, urtarrilak 23, burutu zuten ikastetxean bertan. Isidro Elezgarai, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidenteak eman zien saria. Hala, Elezgaraik proiektua osatzen duten pertsona guztiak eskertu eta zoriondu nahi izan zituen.

San Felix ikastolak azken urteotan lan ikaragarria egin du UNICEFekin elkarlanean, umeen eskubideak bermatzeko. Lan guzti honek ikasleak herritar kontzienteak eta arduratsuak bilakatzen lagundu die. Hortaz, aintzatespen honek hemendik aurrera Euskal Herriko beste hezkuntza zentro batzuk inspiratu eta ekimen honetara batzea bilatuko du.

Aitor Elorriaga San Felix Ikastolako zuzendaria pozik agertu zen zentroak irabazitako sariarekin eta bere esanetan: «ikastolak azken urteotan arlo honetan hartutako konpromiso ikaragarria barnebiltzen du». Izan ere, ikastetxe honetan pertsonak dira garrantzitsuenak eta gizartea humanizatzeko ardura ikaragarria aurkezten dute.

Gaur egun 109 hezkuntza zentro ezberdinek jaso dute aitortza hauxe Espainiar Estatuan, Umeen Eskubideetan eta Herritartasun Globalean Hezkuntzarako Erreferentzia Zentro bezala. San Felix Ikastola hirugarren deialdi honetako parte-hartzailea izan da. Edizio honetan 91 zentro berri aitortu dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ortuellako San Felix ikastolak UNICEFen aintzatespena eskuratu du

Ortuellako San Felix ikastolak UNICEFen aintzatespena eskuratu du