Borrar

Oparitzeko euskal literaturako liburu onenak

Paloma Rodriguez miñambres | Jon Martin Etxebeste

Ostirala, 23 abendua 2022, 22:59

Comenta
  1. Maixa Zugasti

    Atarian

Erein. 336 orr. 21 euro

Imagen -

Zugastiren hirugarren eleberrian, aurrekoan bezala, gizakiaren alderdi ilunekiko erakarpena antzematen da. Intrigazko osagaiek ardazten dute kontakizuna eta estimatzekoa da nola josten dituen hiru pertsonaia protagonisten ahotsak: Paula, nerabezaroan, eta Juan eta Leandro, zaharren egoitza berean. Zahar-tzaroaren eta gaztaroaren kezkak kontrajartzeaz gain, maitasuna da gai nagusia.

  1. Arantxa Urretabizkaia

    Azken etxea

Pamiela. 160 orr. 12,90 euro

Imagen -

Urretabizkaiak atera duen eleberri interesgarri honetan adineko emakume bat agertzen da, iragana atzean utzi nahi duena. Horretarako, Hendaian etxe bat erosi eta bere nahierara apaintzen du bizitzako azken urteen lasaitasunaren bila. Elkarrizketarik gabekoa eta narra-tzaile orojakilea baliatuz, identitateaz, zahartzeaz, gizon-emakume harremanez, bakardadeaz dihardu idazleak

  1. Jon Benito

    Lagun minak

Farmazia Beltza. 296 orr. 20 euro

Imagen -

Idazle orok kezkatzen ditu adierazkortasunak, zehaztasunak, baina Jon Benitok harago joan da 15 kontakizun hauekin. Hizkuntza apurtu eta hitz berriak asmatu ditu adierazpide egokia bilatu nahian. Gaien aldetik, identitatea, desira, askatasuna edo mugak nabarmen-tzen dira. Irakurleari ahalegina eskatu arren, prosa eta poesiaren arteko konbinazio harrigarriak interesa pizten du.

  1. Nerea Ibarzabal

    Bar Gloria

Susa. 192 orr. 17,10 euro

Imagen -

Lopetegitarrek kudea-tzen duten tabernako istorioak dira Bar Gloriakoak. Izenak besterik iradoki badezake ere, ez da loria handiko gunea. Etxeko bi alabek buru-belarri dihardute lanean bertan. Bezero eta zerbitzari, guraso eta alaba… hierarkiak erreproduzitzen dituen mikro-gizartea da taberna. Haien arteko komunikazio ezak ardazten du 27 kapitulu laburretan banaturiko eleberri gordin hau.

  1. Anari Alberdi

    Gari eta goroldiozko

Susa. 120 orr. 15,20 euro

Imagen -

Batetik besterako ibilbidea (zinetik etxerakoa, nahiz familiako aspaldiko etxerakoa) inguruari begiratzeko aitzakia da liburu honetan. Prosa poetikoz idatzitako liburua da Anari Alberdirena. Linternak ganbara ilunean nola, halaxe isurtzen du argia idazleak objektu zehatzetara eta iraganera eta, gordin eta xehe deskribatzen ditu. Hari xumeen bitartez gai garrantzitsuen erresonantziak sortzea, horixe da musika.

  1. Karmele Mitxelena

    Haragizko mamuak

Elkar. 148 orr. 16 euro

Imagen -

Mamu guztiek ez dute izararik. Batzuk gure azalaren barruan bizi dira eta gure parte bihurtzen dira, harik eta gure buruarekin egoteak beldur eman diezaguken puntura arte. Donostia Hiria saria irabazi duen ipuin bilduma honetako pertsonaiek harreman intimo ilunak dituzte eta haien desioa beste nonbait dago. Elegantziaz harilkatutako ipuinak, kandela baten argitan irakurtzeko.

  1. Anjel Lertxundi

    Desertuan behatxuloa

Alberdania. 224 orr. 18, 40 euro

Imagen -

Anjel Lertxundiren saiakera honetan, idazle-bokazioa agerian jartzeaz gain, gai asko hartzen ditu hizpide gogoeta interesgarriak irakurleokin partekatzeko: kexaren kultura, naturaren suntsiketa, politika, hizkuntza, artea. Hainbat pentsalariren ideiak aipatzen ditu gainera (hala nola, Erasmo, Zweig eta Adorno) gizatasuna, etika eta onestasunaren beharra aldarrikatzeko asmoz.

  1. Aritz Gorrotxategi

    Uda betea

Elkar. 80 orr. 13,50 euro

Imagen -

Poema luzeak azaltzen dira Gorrotxategiren seigarren poesia-liburuan. Hiru ataletan banatuta, lehenengo olerkiak ('Himnoa') liburuaren tonua ezartzen du eta, ez kasualitatez, alearen lehen eta azken atalak 'Otoitza' izeneko poemekin ixten dira, non igerilariaren irudia darabilen. Udaren gorazarrea, adiskidetasunaren ospakizuna eta itsasoarekiko mirespena nagusi dira bertsoetan.

  1. Angel Erro

    Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak

Erein. 336 orr. 21 euro

Imagen -

Liburu honekin Blas de Otero-Ángela Figuera XIV. Poesia Saria irabazi zuen Angel Errok. Poetaren ironiaren erakusle, titulua engainagarria da, irakurtzeko jarraibideak izan beharrean, orden finko bat segitu gabe gomendagarriagoa suerta baitaiteke irakurketa. Hizkun-tza joria eta lirikotasuna agerian utziz, maitasuna islatzen da biziaz, poesiaz, bikotekideaz, amaz edo edertasunaz.

  1. Harkaitz Cano

    Pozaren erdia

Susa. 88 orr. 12,82 euro

Imagen -

«Lilura eragin eta multiplikatzeko/ herenarekin aski du arte abstraktuak», dio liburuari izena ematen dion poemak. 64 soneto bildu ditu Canok: metrikak ebakitako eta errimak itsatsitako esaldiak. Tematikoki ohiko gaiei heltzen die; baina formalki, ezohiko moldean. Josteta ariketak dira, ezpainetan zirkulu erdi marrazteko diseinatuak. Haurtzaroari buruzkoak borobilak dira zinez.

  1. Jose Luis Otamendi

    Landura

Susa. 90 orr. 13 euro

Imagen -

Mundu hobe batekin amestu ondoren mundu zakar batera esnatu den belaunaldia izan da Otamendirena. Kiroltasunez liseritutako porrota dakar liburuak eta aldi berean erronka berriei aurre egiteko kemena. Bere aurreko liburuekin gozatu dutenentzat, garantia bat da. Hitz joko distiratsuz betetako poema liburua da Otamendirena: «Gu geu suntsipen eta / amodio masiboko makinak ez gara ba».

  1. U. Iturriaga | H. Cano/ J. Larratxe

    Ni ez naiz Mikel Laboa

Elkar. 128 orr. 22 euro

Imagen -

Mikel Laboaren bizitza laburbiltzen du maisulan honek: dagoeneko euskal kulturaren historia dena eta haren bizipen pertsonalagoak. Gernikako bonbardaketa, Ez Dok Amairuren sorrera, haren neurologo lana, heriotza… errebisatzen ditu komikiak. Cano eta Iturriagaren gidoilari lanak Laboaren bizialdiaren sintesi magikoa sortu zuen eta Josevinskyren ilustrazioek taupaka jarri zituzten haren oroitzapenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oparitzeko euskal literaturako liburu onenak

Oparitzeko euskal literaturako liburu onenak